Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Altamiragain parkeko anfiteatroa berroneratu du udalak

2026-07-17  - Hirigintza
Altamiragain parkeko obren lehenengo fasea amaitu da. Anfiteatroa berroneratu du Lezoko Udalak.

Lezoko Udalak aurrerapausuak egin ditu Altamiragain parkearen berritze lanetan, herritarrentzat aisialdirako eta egonaldirako gune erakargarriagoa, irisgarriagoa eta kalitate handiagokoa sortzeko helburuarekin. Proiektuaren bidez, espazio publikoaren kalitatea hobetzeaz gain, parkeko berdeguneak berritu eta bioaniztasuna sustatzeko neurriak ere hartuko dira.

Lehen faseko obrekin anfiteatroko eremua berroneratu du udalak. Horretarako, konponketa-lanak egin, esertzeko guneak egokitu, anfiteatroko kioskoa berritu eta argiteria instalazio berria ezarri du. Esku-hartze horri esker, anfiteatroak itxura berritua izateaz gain, gune atseginagoa izango da herritarrentzat.

Hurrengo fasean, berriz, parkeko bideak egokituko ditu Lezoko Udalak, irisgarritasuna hobetzeko. Horrez gain, bioaniztasuna sustatzeko landaketa berriak egin eta fauna txikiarentzako babeslekuak jarriko ditu, ingurune naturalaren balioa indartzeko.

Altamiragain parkearen berritze-lanak udalak herriko espazio publikoak hobetzeko eta herritarren bizi-kalitatea handitzeko  konpromisoa berresten dute. Gainera, auzoa berroneratzeko egiten ari den lanketaren barruan kokatzen da. Altamiragain parkea eraldatzeko proiektuan guztira 340.000 euroko inbertsioa egingo du.
 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP