Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ander Lacallek irabazi du Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partida

Ikuslegoak egilea ezagutu gabe ikusi zituen lau irakurketa dramatizatuak. Denak ikusi ostean, bozka bidez aukeratu zuen irabazlea. Ander Lacalleren ‘Londreseko momia’ testua izan zen garailea.
13 testu aurkeztu ziren Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren laugarren ediziora, eta epaimahaiak lau lan hautatu zituen finalerako: Martin Antxiaren ‘Konfinatuta’, Idoia Garzesen ‘Taximetroak, kitto’, Ander Lacalleren Londreseko momiak’ eta Marina Perosanzen ‘Txakurra hil’ testuak, zehazki.
Antzerkia, musika, dantza eta giro ederra nagusi izan ziren Lezo Herri Eskolako Patioan. Horrela, euskarazko antzerki-testuen sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei espazioak eta erakusleihoak eskaintzeko helburuarekin, Lezo arte-eszenikoen agertoki bihurtu zen edizio honen final handian.
Partida Kepa Errastik aurkeztu zuen eta Garazi Esnaolak musikaz girotu zuen. Lau testu finalisten irakurketa dramatizatuak Intza Alkain, Jurgi Sarasola, Nerea Elizalde eta Xabi Burgos aktoreek egin zituzten, Mireia Gabilondo eta Getari Etxegarai zuzendarien gidaritzapean.
Parte-hartzaile, finalista, sortzaile, aktore, zuzendari eta artista guztien aurkezpena egin ostean ekitaldia amaitu zen, publikoari eta finaleko parte hartzaile guztiei esker ona adieraziz, kalejiran, dantzan eta giro alaian.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


