Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko ekimenak

Hona hemen banan bana bakoitzak egiten duena:
Lezoko Udaleko euskara saila
Merkataritza eta ostalaritza alorrean euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko urtean zehar establezimenduei bisitak egiten zaizkie beraien euskararen egoera hobetzeko aholkularitza eta laguntza eskainiz. Horretarako zerbitzu ezberdinak eskaintzen zaizkie:
- Itzulpenak
- Hizkuntza aholkularitza
- Ikastaroak
- Diru-laguntzak (errotulazioa eta poltsak euskaratzeko)
- Hizkuntza planak
Bestalde, hizkuntza paisaia euskalduntzeko ekimenak gauzatzen dira (errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak, dendako idatziak euskaratzeko itzulpen zerbitzua, establezimendurako hainbat elementu banatzen ditugu, oraintxe nator, zabalik-itxita, karteltxoak, merkealdiko kartelak, albaranak, fakturak...).
Bai euskarari elkartea
Bai euskarari ziurtagiria egitasmoa bideratzen dugu Bai Euskarari Elkartearekin lankidetzan. Lezon dauden komertzio eta ostalariei, ziurtagiriaren motiboa erabiliz, beren jarduna euskaratzea lortu nahi da.
Horretarako bisitak eta beren hizkuntza errealitatearen diagnosia egiten da eta ziurtagiri mota jakin bat eskaintzen zaie duten errealitatearen baitan (euskararen bidean, zerbitzua euskaraz, edo lana eta zerbitzua euskaraz). Diagnosiaren baitan, hobekuntzak egiteko aukerak non dituzten esaten zaie eta denbora bat eman zuzenketak egiteko. Hobekuntzak inplementatzeko gai direnen kasua, hizkuntza ziurtagiri jasoago bat eskuratuko dute.
Hona hemen oraingoz zein establezimendu ari diren parte hartzen eta bakoitzak duen ziurtagiria:
| Entitatea | Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila |
|---|---|
| Taloka Gozotegia | Euskararen bidean |
| Panpox | Euskararen bidean |
| Bar Sahatsa | Euskararen bidean |
| Txingurri | Euskararen bidean |
| Garbiñe Arrandegia | Zerbitzua euskaraz |
| Tiñelu | Zerbitzua euskaraz |
| Optika Lezo | Euskararen bidean |
| Kimaya | Euskararen bidean |
| Eroski City Lezo | Euskararen bidean |
| Arruti Natur Denda | Euskararen bidean |
| Arruti Ahizpak | Euskararen bidean |
| Harira | Zerbitzua eta lana euskaraz |
| Studio Izaskun Amiano | Euskararen bidean |
| Lezoko Estankoa | Euskararen bidean |
| Sara Rodriguez Farmazia | Euskararen bidean |
| Lopetegi Harategia | Euskararen bidean |
| Edurne Ileapaindegia | Euskararen bidean |
| Marcos | Euskararen bidean |
| Xarma | Euskararen bidean |
| Sotxo | Euskararen bidean |
| Orekan | Euskararen bidean |
| Orkidea | Zerbitzua eta lana euskaraz |
| Tut Gozotegia | Euskararen bidean |
| Fisioterapia Txapeldun | Euskararen bidean |
| Itzel | Euskararen bidean |
| Lezotarra | Euskararen bidean |
| Luma | Euskararen bidean |
| Ximak | Euskararen bidean |
| Ongi Etorri Taberna | Euskararen bidean |
| Kike | Euskararen bidean |
| Irurtzun Berri | Euskararen bidean |
| Carmen Jatetxea | Euskararen bidean |
| Asador Sagar Zulo | Euskararen bidean |
| Petit | Zerbitzua euskaraz |
| Titare | Euskararen bidean |
| Psikologia Nagore | Euskararen bidean |
| Agirre Hortz Klinika | Euskararen bidean |
| Busto Hortz Klinika | Euskararen bidean |
Oarsoaldeako Euskara Batzordea
Eskualdeko lau herrietako euskara zerbitzuetatik, udaletan egiten denaz gain, indargarriak diren beste ekimen batzuk bideratzen dira, normalean kanpaina izaera dutenak. Hona hemen:
- Gremio jakin baten lanketa: urtero gremio bat lehenesten da eta horretan ardazten dira ahaleginak, errotuluetan, bezeroei egin beharreko jakinarazpenetan, katalogoetan eta jendaurreko harreman guztietan euskara erabil dezaten (gutxienez). Establezimendurako materialak, itzulpen-zerbitzua, sustapen bereziak, zozketak, eta abar ematen zaizkie. Fruta dendak, farmaziak, okindegiak, aholkularitzak, … izan dira urte hauetan landutako batzuk.
- Hemen euskaraz egin dezakezu: bereizgarria eskaintzen zaie establezimenduetan kontsumitzaile/bezeroek erosketak euskaraz egin dezaten sustatzeko.
- Irrati tarteak: Bereizgarriaren helburua indartzeko, bezeroak euskaraz eska dezaten sentiberatzeko, beherapen edo merkealdi garaietan, astebetez, irrati-tarteak emititzen dira irratietan.
UEMA
Arlo honetan UEMArekin urtean zehar, merkataritzan eta ostalaritzan, euskararen erabilera sustatzeko kanpaina ezberdinak egiten dira. Hona hemen lantzen direnak:
- Bertatik bertara kanpaina taberna eta ostatuetan (mahai-gainekoak, eskuorriak, bisitarientzako eskuorriak, poltsikoko hiztegiak eta musika zerrendak).
- Banketxetako hizkuntza behaketa.
- Zerbitzu establezimenduetan euskarazko prentsa izateko sustapena.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


