Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Autolaguntza taldea
Eider Zabala
Orain dela 3 Hilabeteak aldatuta.
Lezoko Udalak Oarsoaldeko gainerako udalekin abiatutako zerbitzua da.
Indarkeriari matxistari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea da, beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin konektatzeko tokia. Hitz egiteko eta elkar entzuteko lekua da.
Honakoak lantzen dira bertan:
- Zalantza eta kezkei erantzunak bilatzea.
- Beldurrak bideratzeko erremintak garatzea.
- Elkarrenganako errespetua eta entzute aktiboa sustatzea.
- Baliabide eta laguntzez informazioa eskaintzea.
- Elkar sostengatzeko/laguntzeko eta indarkeriatik ateratzeko bideak lantzea.
Non eta noiz elkartzen garen jakiteko deitu: Lezoko Gizarte Zerbitzuak: 943 52 10 94
Haur zaintza zerbitzua dago, aldez aurretik eskaera eginda.

Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


