Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Auzo-konpostaguneetan jarraipen bisitak egingo dituzte aste honetan

2026-02-23  - Hondakinak - Ingurumena
Aste honetan zehar jarraipen bisita bat egingo dute udalerriko bost auzo-konpostaguneetan. Bisita horien helburua guneen egoera orokorra aztertzea eta konpostaje-prozesuaren funtzionamendu egokia bermatzea izango da.

Jarraipen bisitetan mantentze-lanak egingo dituzte, horien artean: konpostaren tenperaturak hartu, hezetasun-maila aztertu, konpostaren jarduera-maila eta aktibitaterik ba ote dagoen egiaztatu, baita konpaktazio-maila ere. Halaber, konpostagailuen betetze-mailak aztertuko dituzte eta egituratzailearen egoera ere berrikusiko dute, honen betetze-maila eta kalitatea baloratuz. Beharrezkoa izanez gero, atzemandako gorabeherak konponduko dituzte. Era berean, parte-hartzaileek eguneroko erabilerari lotutako zalantzak argitzeko eta aholkuak emateko aukera ere izango dute.

Bestalde, bisita hauen baitan, 2026an zehar egingo dituzten jarraipen bisiten egutegiak ere ezarriko dira auzo-konpostaguneetan. Horrela, erabiltzaileek aldez aurretik izango dute urte osoko jarraipenaren berri, antolaketa eta parte-hartzea erraztuz.

Lezoko Udalak gogorarazi duenez, gaur egun Lezon bost auzo-konpostagune daude: Altamira, Andreone, Lopene, Arretxene eta Aralar, eta guztiak funtsezkoak dira hondakin organikoen kudeaketa jasangarria sustatzeko, ekonomia zirkularra indartzeko eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzeko.

Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzo-konpostaguneetan parte hartzen duten herritar guztiei, eta konpromiso hori mantentzera eta indartzera animatzen ditu, udalerri jasangarriago baten alde lanean jarraitzeko.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP