Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Auzoaren Arima artista eta sortzaileen bila, hiru auzo komertzial biziberritzeko

2026-05-06  - Ekonomia zerbitzuak
"Auzoaren Arima" proiektuak proposamenak aurkezteko epea ireki du, Lezo, Pasaia (Pasai Antxo) eta Oiartzungo (Altzibar auzoa) espazio publikoetan elkarrekin lotutako hiru esku-hartze artistiko egingo dituen pertsona edo talde bakarra hautatzeko. Helburua da espazio horiek eraldatzea eta interesgune iraunkor berriak sortzea, oinezkoen joan-etorria sustatzeko eta tokiko merkataritzari balioa emateko, auzo bakoitzak behar duen arima itzuliz.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa honetan parte har dezakete sormen- eta kultura-industrien arloko pertsona fisiko edo juridikoek: artistak, beren obrak egiten dituzten diseinatzaileak, espazio publikoko esku-hartze artistikoetako espezialistak, artisauak, sortzaileak oro har. Nahitaezkoa da legezko gaitasun osoa izatea eta kontratatzeko gaitasunik gabe ez egotea. Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) onartzen dira. Salbuetsita geratzen dira ondasun-erkidegoak eta nortasun juridiko propiorik gabeko beste edozein forma juridiko. Parte-hartzaile bakoitzak proposamen orokor bakarra aurkeztu ahal izango du, hiru kokapenak barne hartzen dituena. Ez da onartuko proposamen partzialik, kokapenetako bat edo bi bakarrik kontuan hartuta.

Epea eta bidalketa

Aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 31n amaituko da, 00:00etan. Proposamenak posta elektronikoz baino ez dira bidaliko auzoarenarima@oarsoaldea.eus helbidera, "Auzoaren Arima 2026 Lehiaketa – [Proiektuaren izena]" gaiarekin. Bi fitxategi erantsi behar dira PDF formatuan: bat dokumentazio administratiboarekin ([lema] _ADMIN.pdf) eta bestea proposamen sortzaile anonimoarekin ([lema] _PROIEKTUA.pdf). Bertan, memoria kontzeptuala, memoria teknikoa, irudikapen grafikoa eta aurrekontu banakatua jasoko dira.

Balorazio-irizpideak

Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udaletako eta Oarsoaldeko ordezkariek osatutako epaimahaiak 100 punturekin baloratuko ditu proposamenak. 25 puntu emango zaizkio, gehienez, originaltasunari, sormenari eta kalitate artistikoari; 35 puntu, ingurunera egokitzeari, hiru esku-hartzeen arteko loturari eta lehiaketaren helburuarekin bat etortzeari; 25 puntu, gehienez, bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari; eta 15 puntu, gehienez, materialen iraunkortasunari eta mantentzeari. Bereziki baloratuko da hiru esku-hartzeek multzo bateratu bat osatzea, "Auzoaren Arima" proiektuarekin eta haren leloarekin oso lotuta dagoen argumentu-ildo batekin: "Zure auzoak behar duen arima". Lehiaketa eman gabe utzi ahal izango da proposamenek gutxieneko kalitatea lortzen ez badute edo jarduketa bateratua eta konektatua lortzen ez badute.

Kontsultak

Kontsultak helbide elektroniko berean egin daitezke: auzoarenarima@oarsoaldea.eus. Informazio gehiagorako eta oinarriak kontsultatzeko, bisitatu auzoarenarima.eus.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP