Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea AZKEN EGUNAK LEZOKO ANTZERKI TESTU LABURREN IV. LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO

2026-09-08  - Kultura
Ostiral honetan, irailaren 11n, amaituko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak antolatutako Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketan parte hartzeko epea. Lanak 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira.

Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa HIKA Teatroak Lezon garatzen duen LEZO ESZENA 2026 programaren barruan kokatzen da. Lehiaketaren helburua euskal dramaturgia sustatzea, antzerki-egile berriak ikusaraztea eta, bereziki, gazteak sorkuntza eszenikora hurbiltzea da. 

Lanek 15 minutu inguruko iraupena izan beharko dute, istorioan Lezoko herria agertu beharko da eta bi pertsonai izan beharko dituzte; horietako batek, gutxienez, gaztea izan beharko du. Testuak aurkezteko epea ostiral honetan, irailaren 11n, 14:00etan amaituko da.

Epea amaitu ostean, epaimahaiak lau testu aukeratuko ditu final handian lehiatzeko. Irakurketa Dramatizatuen Partida, final handia, urriaren 3an izango da Lezon. Bertan, aktore profesionalek testu finalisten irakurketa dramatizatua egingo dute eta publikoak aukeratuko du nork eramango duen 1.000 euroko saria.

Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak antzerki-sorkuntzan interesa duen edonor azken egun hauek aprobetxatu eta lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi dute.

Deialdiaren oinarriak eta lanak aurkezteko informazio guztia hemen kontsultatu daiteke. 
 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP