Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Badiako alkateek proposaturiko BICE zerga onartu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak

Lezoko Udalak aldaketa positiboki baloratu du, izan ere, badia inguruko udalerriek egunero pairatzen dituzte portuaren jardunaren eragina eta garrantzi handiko aldaketa izango da.
Antzeko azpiegiturak dituzten beste lurraldeetan urteak daramatza tresna honek araututa eta Gipuzkoan onartzea ezinbestekoa zen. Hori dela eta, Aizpea Otaegi eta Teo Alberro Errenteria eta Pasaiako alkateekin batera, Mikel Arruti Lezoko alkateak agerraldia egin zuen abenduan Gipuzkoako Batzar Nagusietan, BICE figura fiskala martxan jartzea aldarrikatzeko, eta ondorioz, Pasaiako Portuaren inguruko udalerriek orain arte jasan duten desberdinkeria txikitzeko.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuran Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen (BICE) figura jasotzen duen araudia onartu dute gaur. Figura horren bidez, Pasaiako Portuak zerga berezia ordaindu beharko du bere jardunaren eraginak pairatzen dituzten inguruko udalerrietan.
Zehazki, aldaketa honek Pasaiako Portuak BICE sailkapena izatea ahalbidetzen du eta, ondorioz, portua euren udalerri-eremuetan duten udalek zerga berezi bidezko diru-sarrera izango dute, portuaren gizarte-, hirigintza- eta ingurumen-eraginak arindu eta eragin ekonomikoak indartzeko.
Mikel Arruti Lezoko alkateak adierazi duenez, “denbora luzez aldarrikatu dugun gakoa da, Lezok zuzenean pairatzen ditu eraginak eta bizikidetza zuzena du portuarekin. Zerga honek dakarren konpentsazio ekonomikoak ez du gure herriak behar duen irtenbidea bermatuko, baina eraldaketarako lehen pausua da eta pozgarria da albiste hau jasotzea”.
Lezoko Udalak herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta Pasaiako Portuaren jardunarekin bizikidetza ahalik eta orekatuen izan dadin lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu du. Orain arte bezala, kolaboraziorako bideak bermatu eta hobekuntza proposamenak egiteko asmoa berretsi egin du, instituzioen arteko lankidetza beharrezkoa dela gogoraraziz.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


