Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Berdintasun kontseilua
Eider Zabala
Orain dela 3 Hilabeteak aldatuta.
Lezoko Berdintasun kontseilua parte-hartze organoa da. Udalak eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute. Udalarekiko interlokuzio tresna da.
Nork hartu dezake parte?
- Lezon berdintasuna eta feminismoa sustatzeko lanean ari diren elkarteetako ordezkariak.
- Mugimendu Feministako eta emakume taldeetako kideak.
- Berdintasunaren edo feminismoaren inguruko sentsibilizazio berezia duten edo gai horiekin lotutako jarduerak egiten dituzten norbanakoak.
Helburuak
- Berdintasunaren alde edota feminismoa sustatzeko lan egin nahi duten pertsonen, elkarteen, eragile sozialen eta Mugimendu Feministaren sarea sortzea.
- Berdintasunaren alde edota feminismoa sustatzeko lan egin nahi duten elkarte, eragile sozial eta mugimendu feministaren arteko gogoeta bultzatu, koordinazioa hobetu eta elkarlanerako akordioak lortzea.
- Emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea eta Lezoko elkarteek antolatutako jardueretan euren parte-hartzea bermatzea.
- Lezoko Berdintasun Planaren eta genero-ikuspegia txertatzearen jarraipena egitea eta berdintasun politikak herritarrei gerturatzea.

Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


