Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea BIBErlazioak

BIBErlazioak ekimen esperimentala da, Lezoko zerbitzu publiko, pribatu eta elkarteetan, lezoarrekin batera, harreman-ikuspegia aztertzeko eta indartzeko.
Bilera

Zaintzarako Harremanen Ekosistema ehuntzen Lezon

Proiektua BIBE esperientziaren bilakaera gisa planteatzen da, nortasun propioa hartuz eta erlazioetan zentratuta, ongizatearen eta zaintza komunitarioaren funtsezko elementu egituratzaile gisa.

BIBErlazioak programaren hartzaileak Lezoko adinekoak dira baina proiektuak bokazio unibertsala du. Adinekoekin hasten da, premia horiek nabarmenagoak baitira kolektibo horretan baina litekeena da prozesuak "adin nagusikoetatik edozein adinekoetara" eboluzionatzea, komunitate osoaren harreman-helburua sendotzeko asmoz.

BIBErlazioak programarekin jorratuko den erronka da profesionalak Lezoko zerbitzu publikoetatik, pribatuetatik, boluntariotzatik eta herritarretatik konektatzea, elkarrekin lan egin dezaten beren programa, zerbitzu eta jarduerei helburu erlazional bat emateko, eta zaintzarekin berez konekta daitezen. Prozesua helburu nagusi baten inguruan egituratzen da: Lezon zaintza ekosistema baten eraikuntza bultzatzea, harreman bidez zaintzearen erronkari erantzuteko herritarrekin batera sortutako irtenbideak eskainiko dituena.

Bilera

Metodologia nagusiki parte-hartzailea izango da, parte hartzen duten profilentzat diseinatutako dinamikak aplikatuz eta diziplinarteko sormena bilatuz. Proiektu honen bidez herriko 2 talde hauekin lan egingo da:

  • Lezoko herritarrak. BIBErlazioak dagoeneko BIBE proiektuan parte hartu dutenei eta ekimen berri honekin bat egiten dutenei irekita dago. Denboran planifikatutako topaketak burutuko dira, non elkarrekin topo egingo duten, gizarte-berrikuntzako tresnak aprobetxatuz, elkarrekin lan egingo duten eta harremanen hazkundeak bere lekua izango duen. Saioak hilean behin burutuko dira Zubitxo kaleko 21 zenbakian kokatuta dagoen Bibetoki izeneko aretoan, otsailetik azarora bitarte.
  • Lezoko eragileekin osatutako Zaintza Mahaia sortu da. Bertan udal zerbitzuek (Kultura, Kirola, Gizarte Zerbitzuak...), beste zerbitzu publiko batzuek (Osakidetza-Lezoko Lehen Mailako Arreta Zentroak), zerbitzu pribatuek (Lezoko farmazia komunitarioek) eta gizarte-ekintzako erakunde boluntarioek (Aitona-Amonen Bordak, Caritasek, Gaxuxak, LEZDI...) parte hartzen dute. Zaintza Mahairen helburua da eragile orok bere programak eta zerbitzuak harreman-asmoarekin diseinatzea.

Bi talde horiek modu paraleloan eta elkarri lotuta lan egingo dute otsailetik azarora bitarte.

Bilera