Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Eraikinen ikuskaritza teknikoa

Eraikinen ikuskaritza teknikoa (EIT), etxebizita eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eta etxe hobea izaten laguntzen digu.

Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten eraikin guztiek, eta baita –adin batekoak edo bestekoak izanda ere– zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikin guztiek ere, EIT-a izan eta aurkeztu beharko dute Udalean, EAE-ko erregistro bakarrean sartu ahal izateko.

EIT-a aurkezteko epea, eraikinak 50 urte bete eta urtebetekoa da.

Dokumentua
Eraikinen ikuskaritza teknikoa, pausoz pauso

Nire etxea, hobeto EIT-arekin!

  • Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen du.
  • Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak hautematen ditu, larriago bilakatu aurretik.
  • Jarduketa jarraibideak eskaintzen ditu, eraikina beti "forma onean" egon dadin.
  • Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen du.
  • Irisgarritasun arauak betetzea errazten du.