Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Erreken ingurumen kalitatea

Udalerriko erreken ingurumen kalitatea hobetzea da Lezoko Udalaren lehentasunetako bat. Horretarako, udalerriko erreka nagusietako uren eta ertzen kalitatearen jarraipena egiteko eta leheneratzeko hainbat ekintza daude abian.

Erreken kalitatea hobetzeko ekintzak

Ingurumena osasuntsua izan dadin, ezinbestekoa da erreken urak kalitatezkoak izatea. Uraren kalitatea hobetzeak, beraz, lehentasuna du Lezoko Udalarentzat.

Udaleko saneamendu sisteman hutsune zehatz batzuk daude. Hori da, hain zuzen, kutsadura iturri nagusia. Hori dela eta, egon litezkeen isuriak detektatu eta konpontzeko hainbat jarduera daude abian.

Añarbeko Uren Mankomunitatearekin batera garatzen ari gara jarduera horiek.

Ingurumena zaintzea

Isuriak detektatzea

Errekak

Garbitu eta leheneratzea

Auzolana

Erreka ertzen ingurumen kalitatea hobetzeko, eta Lezoko biztanleak gure errekak kontserbatzeak duen garrantziaz sentsibilizatu eta informatzeko ekintza zehatzak garatzen dihardugu.

Udalerriko errekak kontserbatzeak duen garrantziaz jabetuta, Lezo Institutuak azkeneko urtetan erreka garrantzitsuenen kalitatea ebaluatzeko azterlana egin du, Eusko Jaurlaritzaren Ibaialde programaren barruan garatutako proiektuaren bidez.

2009 urtean egindako ikerketan, Zubitxo, Bekoerreka eta Olatzarko erreken 5 laginketa egin zituzten. Inguruari, erreken morfologiari, uraren kalitateari, gizakion eraginari eta biodibertsitateari buruzko datuak hartu zituzten. Lan hori egin ondoren, “Zubitxo” txostena idatzi zuten ikasleek, eta egindako laginketen datuak bildu zituzten bertan.

Eskolako Agenda 21en testuinguruan aurkeztu zen dokumentua, eta udalerriko erreken kalitatea hobetzeko hainbat jarduera proposatu ziren. Udalak gogoan hartu ditu proposamen horiek, eta kontuan hartzen ditu udalerriko erreketan garatuko diren jarduerak diseinatzeko orduan.

Zubitxo errekaren ingurumen hobekuntza eta herritarren sentsibilizazioa ditu helburu proiektu horrek. Uraren Euskal Agentziaren dirulaguntzari esker garatutako azterketa horretan, Zubitxo errekaren analisi sakona jasotzen da, baita hirigunearekin bere integrazioa hobetzeko eta herritarrak errekara gerturatzeko hainbat proposamen ere.

Azterketa horretan jasotako informazio guztia dibulgaziorako paneletan jaso da, lezoarrei erreka horren garrantzia eta bere kontserbazioaren beharra jakinarazteko helburuarekin.

Eranskinak
Proiektuaren laburpen memoria
Dibulgaziorako panela

Lezoko Udalak 2011ko apirilean Zubitxo Eguna ospatu zuen, Lezoko Institutua eta La Anunciata Ikastetxearekin batera. Egun horretan, Zubitxo eta Olartzar erreketan pilatuta zeuden hondakinak jaso ziren ikasle eta irakasleekin batera, eta pilatutako hori baliatuz erakusketa egin zen ondoren.

Ekimenean guztira 40 bat ikasleek parte hartu zuten, eta Herri Eskolako zenbait ikasle ere gerturatu ziren bertara ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko. Ekintza horren bidez, Zubitxo errekarekiko ikastetxeek duten interesa indartu zen, eta irakasleak zein ikasleak bere hobekuntza eta kontserbazioaren esku-hartzaile bihurtu ziren.

Hondakinekin egindako erakusketan, gainera, ikastetxeek errekaren inguruan egindako lanak jarri zituzten ikusgai. Udalak ere errekaren ur-kalitatea hobetzeko egiten duen lana jakitera eman zuen erakusketa horretan.

Hondakinak ateratzen

Erakusketa

Zer egin dezakezu zuk?

Abisatu Udalari

Gure udalerriko errekaren batean isuriren bat edo substantzia susmagarriren bat ikusten baduzu, jarri harremanetan udal zerbitzuekin: