Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Klik batek ere hizkuntza bat eraikitzen du: errenta euskaraz egiteko gonbita Oarsoaldean

Azken urteotan gero eta gehiago dira Oarsoaldean errenta euskaraz egiten duten herritarrak. Joera horrek erakusten du administrazioarekiko harremanetan ere euskarak bere lekua hartzen duela, pixkanaka eta modu naturalean.
Errenta aitorpena egiterakoan, segundo bateko erabakia da hizkuntza aukeratzea. Errenta aitorpena euskaraz egitea erraza da. Aukera txiki bat dirudi, baina badu eragina. Gipuzkoako Foru Ogasunak bidaltzen duen autolikidazio proposamena onartzerakoan hizkuntza hauta daiteke, baita aitorpena internet bidez edo ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiterakoan ere.
Udalek azpimarratu dute hautu horiek eguneroko erabakien parte direla, eta horien bidez eraikitzen dela administrazioarekin euskaraz aritzeko aukera. “Ez da ahalegin handia, baina bai norabide bat markatzen duen keinu bat”, nabarmendu dute Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako euskara zinegotziek.
Kanpainari lotuta, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, lau udalerrietan zozketa bana egingo da: errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren artean bi lagunentzako otordu bana banatuko da herri bakoitzean.
Zozketan parte hartzeko, hainbat bide egongo dira: online formularioak (WhatsApp bidez edo www.oarsoarrak.eus webgunean), karteletako QR kodeak edo leku publikoetan eskuragarri egongo diren txartelak.
Errenta aitorpena egitea urtero errepikatzen den tramitea da. Baina hizkuntza aukeratzea, kasu honetan ere, norberaren esku dago.
Aurten ere, aukera bat duzu: errenta euskaraz egitea.

Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


