Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskal Jaiak izango dira larunbatean Lezon
Juncal Oiartzun
Orain dela 3 Hilabeteak aldatuta.
2026-06-08
-
Kultura
Ekainaren 13an izango dira Lezoko 2026ko Euskal Jaiak. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute herriko eragileek eta Lezoko Udalak.

- 09:30. Diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.
- 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan: Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua aizkora lanetan. Lierni Osa eta Ainitze Zumeta harrian.
- 12:00. Kalejira TGLUMEko trikitilariekin, Musika Eskolatik hasita.
- 12:30. Kantujira Aitona-Amonen Bordatik abiatuta.
- 17:00. Desafioa Donostiako Jarana Herri Kirol Taldearen aurka Goiko Plazan.
- 18:00. Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazan.
Egitarauaz gozatzera eta ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena egin die lezoar guztiei Lezoko Udalak.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Ez dakizula zer egin Lezon? Zein ordutan den ere ez?
Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


