Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaintxurizketako geltokian tren guztiek geldialdia egin dezaten eskatu du Lezoko Udalak

Gaintxurizketako Euskotren geltokitik 15 minuturo igarotzen da trena, baina geldialdiak 30 minuturo egiten ditu geltokian bai Hendaiarako bai eta Donostiarako norabidean. Hori dela eta, bertan trena hartu edo bertara trenez iritsi nahi duten pertsonek ez dute Euskotrenen zerbitzu osoa erabiltzeko aukerarik.
Lezoko Udalak, egoera horren aurrean, Gaintxurizketako geltokitik jada pasatzen diren trenek bertan geldialdia egiteko eskaera egin zion Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburuari, gutun baten bidez. Sailburuaren erantzuna ezezkoa izan zen, nahiz eta ez zuen inolako argudiaketa teknikorik azaldu.
Bertako bizilagunek, inguruko enpresetako langileek eta edozein herritarrek garraio publikoa modu seguruan erabili ahal izateko helburuarekin, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu azken hilabetetan Lezoko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
Euskotreneko trena hartzeko maiztasuna, ordea, helburu horretarako oztopoa dela adierazi du Mikel Arruti Lezoko alkateak: “tren geltokitik dagoeneko pasatzen diren tren guztiek geldialdia egingo balute, maiztasuna 15 minutura jaitsiz, herritarrek garraio publikoa erabiltzeko eta, hortaz, mugikortasun jasangarria sustatzeko aukera gehiago izango lukete eta hori denontzat da onuragarria”.
Gaia alde batera utzi gabe, Lezoko Udalak Mugikortasun Jasangarriko Sailarekin bilerak egin eta aurrez aurre iritziak eta arrazoiak eztabaidatzeko ahalegina egiten jarraituko duela jakinarazi du alkateak, instituzio arteko elkarlanarekin egoera hobetzeko.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


