Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaintxurizketan jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 16ra

2026-08-03  - Kultura
Abuztuaren 14, 15 eta 16an Gaintxurizketa auzoko festak ospatuko dituzte Antxillastegin. Adin guztietarako ekintzez osatu dute egitaraua eta herritar guztiak gonbidatu dituzte jaietan parte hartzera.
Eranskinak
Gaintxurizketako jaiak 2026 - Egitaraua

Jon Legorburu Lezoko Udaleko Kultur Zinegotziak, Ainhoa Salaberria kultur teknikariak eta Gaintxurizketa Auzo Elkarteko kideek egitaraua aurkeztu dute. 

Azken urteetako dinamikari jarraituz, Auzo Elkarteak Gaintxurizketako jaiak antolatu ditu, Lezoko Udalaren babesarekin. Egitarau oparoa antolatu dute astebururako, hamabost ekintzatik gora izango dira Antxillastegin adin guztietako herritarrentzat.

Salaberriak eman ditu egitarauaren inguruko xehetasunak. “Auzoko jai batzordea buru-belarri aritu da adin guztietarako moduko egitaraua osatzen, askotariko ekintzak izango dira eta izaera euskaldun indartsua dute”.

Ostiralean 19:00etan hasiko dira jaiak, suziriaren hotsarekin eta apar festarekin. Jarraian, gaztetxoenek toka txapelketan parte hartu ahal izango dute eta afari autogestionatuaren ostean, Metabertsoa, Gaintxurizketako bertso txapelketa, ospatuko dute. 

Larunbatean egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, toka txapelketarekin hasi eta 12:30ean ohiturazko auzokideen arteko desafioa egingo dute. Auzo bazkariaren ostean haur eta helduen jolasak izango dituzte eta jarraian merienda eta Lezoko buruhandien kalejira. Afaltzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek, eta afalostean dantzaldiari ekingo diote. 

Igandean ere egun osoan zehar izango dira ekintzak Antxillastegin. Goizean haurren pilota-topaketa eta ondoren patata tortilla txapelketa ospatuko dituzte, auzoko baserrietako sagardo-dastaketarekin batera. Amaitzerakoan, zozketa egingo dute jaietan zehar saldutako txartelen artean irabazleak ezagutzeko. Arratsaldan truk txapelketa antolatu dute eta festekin amaitzeko, Orratx! Antzerki Taldearen eskutik. 

Legorburuk eskerrak eman dizkie Gaintxurizketako bizilagunei, Lezoko Udaleko ordezkari izanik: “antolakuntzarako, laguntzeko eta elkarlanerako prestutasunagatik bai eta auzo izaera, lezoartasuna eta kultura indartzeagatik ere. Auzoari ez ezik, herriari ere ekarpen handia egiten diote”. 

Amaitzeko, festa euskaldunak, parekideak, jasangarriak eta erasorik gabekoak izan daitezela aldarrikatu dute, denon ardura baita denontzat jai seguru eta gozagarriak egitea. Auzo Elkarteko kideek eta udal ordezkariek herritar guztiak gonbidatu dituzte festetan parte hartzera.
 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP