Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Galdutako objektuak

Zer egin behar dut objekturen bat aurkitzen edo galtzen badut?
Galdutako Objektuen Bulegoa

Lezoko Udaleko Galdutako Objektuen Bulegoa Udaltzaingoaren ardurapean dago:

  • Lekua: Gurutze Santuaren plaza, 1.
  • Ordutegia: goizeko 6:00etatik gaueko 22:00etara.
  • Udaleko Galdutako Objektuen Bulegora eraman behar dut, hau da, Udaltzaingoaren bulegora.
  • Bertan, nire datuak erregistratuko dituzte –NAN, helbidea, telefono zenbakia eta abar–, beti ere norberak ematen baditu.
  • Objektua entregatu izanaren agiria emango didate, Legezko xedapenak adieraziz. Izan ere, legezko jabea ez bada bi urtetan azaltzen, objektua berreskuratzeko aukera izango baitut, beti ere objektua baliozkoa bada.
  • Gainontzeko objektuekin ere –arropa, aterkiak, betaurrekoak, eta abar– agiria emango didate, eta bi hilabete pasa ondoren, etxera eramateko aukera izango dut. Horrela ez bada, aprobetxatu asmoz, Gobernuz Kanpoko Erakundeetara bidaliko dira. Mugikorrak, aldiz, birziklatu egiten dira.

Udaltzaingoak Gurutze Santuaren plazako lehenengo zenbakian duen bulegora joan. Aurkitutako objektuen zerrenda hemen kontsulta daiteke.

Galdutako objektua berreskuratzeko:

  • Galerari buruzko datu ahalik eta zehatzenak eman behar dira: tokia, eguna, eta abar.
  • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da.
  • Faktura aurkeztea lagungarria da.
  • Mugikorren kasuan, hauexen aurkeztu behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura –bertan zehazten baitira IMEI kodea edo-eta PIN zenbakia–.
  • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak, haren bikotea, faktura edo-eta haren jabe zarela identifikatzen zaituen bestelako datuak.
  • NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da.
  • Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.

Galdutako gauzak