Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gu ere bertsotan

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Hitzaren bidez egiten den jolasa eta komunikazio ekintza den aldetik, euskal kulturaren adierazgarri arrakastatsua izan da eta oraindik, garaian garaiko hizkuntza eskakizunetara moldatzen jakin duelako.

Gainera, bertsogintzak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.

Beraz, bada, bertsolaritza gure euskararen normalizazio bidean helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.

Helburuak

Ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea

Bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola kurrikulumean bertsolaritza ezarriz, ikasleen euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea.

Adierazleak

  • Ikasleak bertso bat idatziz egiteko gauza izatea.
  • Ikasleak bat-batean piezak osatzeko gai izatea.
  • Ikasleak, hasieran laguntzarekin egingo duten jarduera pixkanaka jarduera autonomo bilakatzea, bertsoak egiteko prozedurazko edukiak barneratuz eta aplikatuz.
  • Komunikazio funtzio eta egoera ezberdinetako bertsogintza lantzea: kontaketa, eskea, zirikatzea, barre eginaraztea...

Bertsotarako zaletasuna piztea

Adierazleak

  • Urteko sasoia dena delarik ere, festa edo ospakizunetan, bertsolaritzaren presentzia bermatzea.
  • Ikastetxe mailan, bertsogintzan arituko direnen arteko topaketak antolatzea.
  • Bertsolari gazte eta elitekoak ezagutzera eman, eskolara gerturatuz.