Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurasoentzat prestakuntza-zikloak

Haur eta nerabeek bizi duten errealitatean gurasoen papera ezinbestekoa da heien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko. Horregatik, Lezoko Udalak hiru saioko prestakuntza-zikloa antolatu du, gurasoei gai ezberdinen inguruan nerabeekin harremantzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.
Ziklo horretako bi saio Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Guraso programaren baitan kokatzen dira, bestea, Lezoko Udaleko Berdintasun Sailetik bideratu dute.
- Internet, pantailak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? - Azaroak 12. 18:00-19:30. Kultura Aretoan
- Seme-alabekin indarkeria matxistaren gaiari nola eutsi - Azaroak 18. 18:00-20:00. Kultura Aretoan
- Harreman osasuntsuak lagun artean - Azaroak 26. 18:00-19:30. Pleno Aretoan
Hiru saioak doakoak eta izen-ematea saio bakoitzerako egin behar da. Saioen inguruan informazio gehiago lortzeko eta izen-emateko hurrengo esteka baliatu.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako




