Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Harrera plana

Lezon harrera protokoloa osatzeko prozesua
Horretarako 3 faseko prozedura garatzen ari da:
1. Fasea: Diagnosia eta hausnarketa
2025eko ekainean protokoloaren lehen fasea jarri zen martxan. Horretarako, Udalak jatorri aniztasuna eta biztanleen joan-etorriari dagokionez zituen ezaugarriak aztertzeaz gain, herriko agente gakoekin (udal teknikariak, udaleko harrerako langileak, Caritas, jatorri desberdineko pertsonak…) aurrez-aurreko 5 elkarrizketa burutu ziren.
Horietaz gain, elkarrizketatu ez ziren bestelako eragile batzuei galdetegi bat bideratu zitzaien beren ikuspegia eta ekarpenak ere diagnosian jasotzeko. Modu horretan, harreraren inguruan dauden bizipen, behar, iritzi, balorazio eta ekarpenak jaso ziren eta diagnosia osatu zen.
2. Fasea: Protokoloaren lehen zirriborroa
Diagnosian atera ziren edukiak oinarri hartuta, lanketa sakona burutu zen Harrera Protokoloaren zirriborroa osatzeko eta 2025eko abenduan dokumentuaren lehen zirriborroa aurkeztu zen. Ondoren, 2026ko otsailean, udal teknikariekin, herriko eragileekin eta jatorri desberdineko pertsonekin kontraste saioak burutu ziren egindako lanketaren emaitza eta proposamena aurkeztu eta bere inguruko ekarpenak jasotzeko.
Kontraste saioetan egindako ekarpenak baloratu dira eta, horien arabera, moldaketak txertatuko dira Harrera Protokoloan, prozesu honetako dokumentu definitibotzat emateko.
3. Fasea: Itxiera, balorazioa eta aurkezpena
Une honetan prozesuaren balorazioa egiten ari da. Itxiera eta balorazioa egiteko udal teknikariarekin emaitzen transmisioa amaitzeko eta aurrera begirako erronkak eta gakoak koordinatzeko martxoan saio bat burutuko da.
Azkenik, egindako prozesuaren aurkezpen bat egitea aurreikusten da.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


