Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Itzulera (Dejabu Konpainia)

2026
iraila
11
Antzerkia
21:30
Euskara
Doan

Arloa eta saila: Kultura

Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ditu, ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

*Eguraldi txarra eginez gero, Koldobike Gezala pilotalekuan.

imagen

Aplikazio habiaratuak

Banner APP