Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kike Amonarriz eta Izaro Arrutiren mahai-ingurua ahalduntze eskolako bigarren saioan

2026-06-08  - Euskara
Ahalduntze Eskolako bigarren hitzordua izango da ostegunean. Kike Amonarriz eta Izaro Arrutiren mahai-ingurua izango da, Arantxa Iraolak gidatuta, 18:30ean, Kultura Aretoan.

Lehenengo hitzordu arrakastatsuaren ondotik, ahalduntze eskolako bigarren saioa izango da ostegun honetan. Zehazki, Kike Amonarriz eta Izaro Arruti, Tribuaren berbak saioko aurkezleak telebistako saioan ezagutu, ikasi eta hausnartu dutenaren inguruan arituko dira 'Tribukideekin ikusi eta ikastitakoak' mahai-inguruan. Arantxa Iraola Berriako kazetariak gidatuko du solasaldia. 

Mahai-inguru honetan, Tribuaren Berbak telebista saioko 70 atal baino gehiagotan zehar ikusi eta ikasitakoen inguruan arituko dira: iraganaz, etorkizunaz, aurreiritziez, uste ustelez, datu fidagarriez eta askoz gehiagoz. 

Hizlarien hitzartzeez gain, bertaratzen direnek galdera, iruzkin eta hausnarketak egin ahal izango dituzte. Izan ere, ahalduntze eskolaren helburua herritarren parte-hartze aktiboa da, adituen esperientzia baliatzea, Lezoko euskal komunitatearen ahalduntzeko. 

Beraz, herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu Lezoko Udalak. Guztion parte hartzearekin, saio hauek Lezoko euskal hiztun komunitatea sendotzeko baliagarriak izango dira.

Ahalduntze eskolari buruzko informazio gehiago hemen aurki daiteke. 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP