Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Kuadrillategi eta Faktoria egitasmoetan izena emateko epea zabalik

Bi proiektuek gazteen arteko harremanak euskaraz sustatzea eta aisialdian euskaraz ongi pasatzeko, lagunartean egoteko eta elkarrekin ekintzak antolatzeko aukera eskaintzen dute.
Kuadrillategi 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ostiralero, bi orduz, hezitzaileekin elkartu eta gazteek eurek gustuko dituzten ekintzak antolatuko dituzte. Besteak beste, txangoak, egun-pasak eta asteburu-pasak egiten dituzte.
Aurtengo lehen saioa urriaren 2an, ostirala, 19:00etan, izango da, Lezo Herri Eskolako kantxan.
Bestalde, Faktoria 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Bi ostiraletik behin elkartuko dira, bi orduz, eta hezitzaileekin batera gazteek eurek erabakiko dituzte egin nahi dituzten jarduerak. Kuadrillategin bezala, txangoak, egun-pasak eta asteburu-pasak egingo dituzte.
Euskaraz ongi pasatzeko, lagunekin egoteko eta esperientzia berriak partekatzeko gogoa baduzu, animatu eta eman izena!
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako



