Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Larunbateko kontzertua maiatzeren 16ra atzeratuta

2026-05-07  - Tomas Garbizu Musika Eskola
Lesoinu 2026ko azken kontzertua maiatzaren 16ra atzeratu dute. Larunbatez eta arratsaldeko 19:00etan izango da, Gezala Auditoriumean.

Lesoinu Aste Pedagogikoko antolakuntzak jakinarazi du datorren larunbaterako, maiatzaren 9rako, aurreikusita zegoen kontzertua atzeratu egin dela. Kontzertuaren data berria maiatzaren 16a izango da, larunbata, eta emanaldia 19:00etan hasiko da Gezala Auditoriumean. Sarrera librea izango da edukiera osatu arte.

Kontzertua Irurtzungo Abesbatza eta Sutargi Abesbatzaren errepertorioek osatuko dute, ibilbide luzeko taldeak dira biak, herritarrak elkartu eta musikarekin gozatu eta ikasteko helburua dute.

Lesoinuren XL. edizioko azken hitzordua izango da. Otsailaren 27an hasi zen ziklo pedagogiko musikala, musikaren adierazpen eta ikuspegi desberdinez osatutako 14 ekitaldi izan dira orduz geroztik eta herriko Sutargi Abesbatzaren eta Irurtzungo Abesbatzaren ikuskizunarekin borobilduko dute edizioa.

Kontzertuaren xehetasunak hurrengo egunetan zabalduko ditu antolakuntzak. Aldi berean, herritarrei ulermenagatik eta orain arteko ekitaldietan parte hartzeagatik eskerrak eman dizkie eta azken kontzertura etortzeko gonbidapena egin die.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP