Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lezo Herri Eskola aurreko zoladuran egokitzapen lanak ari da egiten Lezoko Udala

2026-08-14  - Hirigintza
Galtzada-harrizko zoladuraren egoera ez da egokiena, urteen ondorioz, galtzada-harri asko solte baitaude. Lan hauekin aske dauden galtzada-harriak finkatuko dira.

Lezo Herri Eskola aurreko zoladura egokitzeko lanak ari da burutzen Lezoko Udala. Galtzada-harrizko zoladuraren egoera ez da egokiena, galtzada-harri asko solte baitaude urteen ondorioz. Horrek, bertatik igarotzen diren herritarrengan deserosotasuna sortzen du.

Horri irtenbidea emateko, aske dauden galtzada-harriak altxa eta azpiko geruza egonkortuko dute. Horrela, galtzada-harriak ez dira solte egongo, bertatik oinez igarotzea erraztuz.

Lan horiek burutzeko, udalak 20.227,57 euroko inbertsioa egingo du.

Beste mantenu lan batzuk ere ari da burutzen Lezoko Udala Lezo Herri Eskolan opor garaia aprobetxatuz. Sarrera eta pasiloak margotzen ari da, adibidez. Margoketa lan horiek 14.822,50 euroko aurrekontua dute.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP