Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Lezo Institutuko ikasleek Agenda 2030 programarekin egin duten lana aurkeztu dute Lezoko Udalean

Ikasturtean zehar Altamira parkeko zuhaitzak identifikatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Bakeola fundazioarekin batera familien eta ikasleen inplikazioa sendotu dute. Altabira egunaren balorazioa ere egin dute, Lezo Institutua herrira gerturatu eta ikasleen lanak lezoarrei erakusteko modu eraginkor eta polita dela adieraziz. Hurrengo ikasturtean ekintza errepikatzeko asmoa azaldu dute eta Lezoko Udalak pozik hartu du beraien iniziatiba.
Horrez gain, herriko hainbat gune aztertu eta hobekuntzak egiteko proposamenak landu dituzte. Besteak beste, parke, berdegune eta beste espazio batzuetan erabilera, zaintza, irisgarritasuna edo segurtasuna hobetzeko proposamenak ekarri dituzte.
Udal ordezkariek asko eskertu dituzte ikasleen ekarpenak, hainbat proiektu martxan dira, baina beste batzuen oharra hartu dute, etorkizunean kontuan hartzeko. Izan ere, ikasturte osoan egindako azterketak eta lanketak udalean aurkeztea oso baliagarria da Lezoko Udalak ere herriko beharrak identifikatzeko eta hobetzen jarraitzeko.
Aurkezpenaren ostean, hurrengo ikasturtean ere Eskolako Agenda 2030 lantzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute udalak eta ikastetxeak.

Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


