Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Lezoko klima eta energia trantsizioaren aldeko ekintza-plana aurkeztuko du udalak

2024an abiarazi zuen Lezoko Udalak klima-aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasak gutxitzera eta klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko gai den herriaren alde egiteko ekintza-plana. 2030 urterako denbora-horizontean ezarritako helburuak lortzeko asmoz, klimaren aldeko ekintzan aktiboki jarduteko konpromisoa du udalak. Hala ere, epe luzeko ikuspegiarekin landutako plana izan da, ibilbide-orrian 2050era begirako ekintzak ere jasotzen baititu.
Plan honen 2040 urtera bitarteko indarraldia izango du eta bere helburuen artean honakoak erdietsi nahi ditu:
- Herrian kokatutako sektoreek (udala barne) emititutako berotegi efektuko gasen isurpenak nabarmenki murriztea.
- Udal jardueran eta Lezon kokatutako gainerako sektoreetan (etxebizitzak, zerbitzuak, industria, lehen sektorea, eta abar) energia aurreztea, energiaren erabilera eraginkorra izatea eta behar den energiaren zatirik handiena 0 Km filosofiarekin bat datorren jatorri berriztagarrikoa izatea.
- Lezon klima-aldaketari lotutako inpaktuek eragin ditzaketen kalteak aurreikustea, prebentzio-neurri eraginkorrak finkatzea eta klima-aldaketara egokitzeko neurriek herritarren osasunean eta natur ondarean eragin positiboak ekartzea.
- Lezoar guztiak klima-aldaketa eta energia-trantsizioan ahalduntzea eta eragile ezberdinen arteko elkarlanerako sareak osatzea, klima-aldaketa guztion erronka delako.
2024 urtean ekintza-plana diseinatzeko oinarria izan den herriko diagnostikoa aurkeztu zuen moduan, Lezoko Udalak ekintza-planaren diseinuan ere herritarren ekarpenak jaso nahiko lituzke. Hori dela eta, abenduaren 10ean, 18:00tan, Kultura Aretoan, ekintza-plana aurkeztu eta ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, udalak eragile zein herritarrak bertaratzeko gonbidapena egiten du.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


