Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Lezoko Udalak 2025eko aurrekontuen exekuzioari buruzko argibideak eman ditu

Azken egunetan 2025eko udal aurrekontuen exekuzio-mailari buruz egin diren adierazpenen harira, Lezoko Udalak datuak testuinguruan kokatzeko hainbat argibide eman nahi ditu.
- 2025ean inbertsioetarako aurreikusitako 2.497.619 euroetatik 1.312.845 euro aitortu ziren, baina kopuru horrek ez ditu kontuan hartzen 2025ean hasi eta 2026an amaitutako inbertsio eta gastuak. Izan ere, proiektu batzuk urte batean hasi baina hurrengoan amaitzen edo fakturatzen dira. Aldaketa hori kreditu-txertaketa bidez egiten da.
- Lezoko Udalaren 2025eko aurrekontuen kasuan, 910.740 euro igaro ziren 2026ko ekitaldira, kreditu-txertaketa bidez.
- 2025ean aitortutako kopuruaren arabera, inbertsio eta gastuen exekuzio-maila % 52,56koa izango litzake. Baina, 2026ko ekitaldira pasatako 910.740 euroak ere aintzat hartu behar dira exekuzio-maila taxuz kalkulatzeko.
- Kopuru guztiak kontuan hartuta, 2025eko aurrekontuaren exekuzio-maila % 89ra iristen da.
- Ekitaldi batean hasitako inbertsio edo gastuak hurrengo ekitaldira igarotzea ohiko prozedura da, besteak beste, lanak ekitaldiaren barruan amaitzen ez direnean edo fakturak hurrengo urtean jasotzen direnean. Lezoko Udalak, beste erakunde publiko askoren moduan, urte askotan egin du prozedura hori.
- Kreditu-txertaketa kontuan hartuko ez balitz, urte askotan egongo litzake exekuzio-mailaren portzentajea 100dik urrun:
| Urtea | Inbertsioen exekuzio maila (kreditu txertaketa kontuan hartu gabe) |
|---|---|
| 2022 | % 71 |
| 2021 | % 47 |
| 2020 | % 49 |
| 2019 | % 53 |
| 2018 | % 50 |
| 2017 | %77 |
| 2016 | % 61 |
| 2015 | % 88 |
Lezoko Udal Gobernuak azpimarratu nahi du aurrekontuen exekuzioari buruzko datuak behar bezala interpretatzeko ezinbestekoa dela datuak kontrastatzea eta haien testuingurua azaltzea, herritarrei informazio osoa eskaintzeko.
Hala ere, horrelako informazioak konplexuak izan daitezkeenaren jakitun, beharrezko datuak eta azalpenak emateko prestutasuna berretsi du, eta herritarrei zein udal taldeei informazioa helarazteko ateak zabalik dituela adierazi du
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


