Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lezoko Udalak Josetxo Etxandi pilotalekua berritzeko lanak hasi ditu

2026-07-23  - Hirigintza
Instalazioaren kontserbazio-egoera hobetu eta herritarrek kirol-azpiegitura baldintza egokietan erabiltzen jarrai dezaten lanak egin ditu udalak.

Esku-hartzearen ardatz nagusia pilotalekuaren horma sendotzea izango da. Horretarako, udalak hormaren akaberak berrituko ditu, eta hura osatzen duten harriei behar duten tratamendua emango die, egituraren kontserbazioa eta iraunkortasuna bermatzeko. 

Era berean, udalak horman dauden orbainak eta pitzadurak konponduko ditu. Horretarako hondatutako gainazalak kendu eta beharrezko konponketak egingo ditu. Lanak amaitzeko, pilotalekua margotuko du, instalazioaren itxura berritua bermatzeko. 

Obren barruan, udalak hormaren goialdea iragazgaizteko lanak ere egingo ditu, hezetasunak eragindako kalteak saihesteko. 

Obra nagusiaren aurrekontua 46.730,20 eurokoa da (BEZa barne), eta lanek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da. 

Berritze-lan horien bidez, Lezoko Udalak herriko kirol-instalazioak mantentzeko eta hobetzeko konpromisoari eusten diom Josetxo Etxandi pilotalekua datozen urteetan ere herritarren erabilerarako egoera onean mantentzeko. 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP