Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lezoko Udalak webgune berria jarri du martxan

2026-07-30  - Alkatetza
Herritarrei informazioa eskuratzeko bide errazagoa eta argiagoa eskaintzeko helburua du. Berrikuntza honen bidez, udalak komunikazio digitala eguneratu du, erabiltzaileen esperientzia hobetuz eta administrazioarekiko harremana erraztuz.

Webgune berriak diseinu modernoagoa eta intuitiboagoa du, nabigazioa sinplifikatzeari eta edukien antolaketa ikusgarriagoari esker, herritarrek bilatzen duten informazioa modu azkar eta errazean aurkitu ahal izan dezaten. Horrez gain, gailu mugikorretara egokitutako diseinua du, edozein gailutatik modu erosoan erabiltzeko.

Edukiak modu intuitiboan antolatuta aurki daitezke webgune berrian, udalaren jardueraren inguruko informazioa modu argiagoan eskaintzeko. Herritarren ikuspegitik egindako nabigazioan oinarrituta dago edukia, eta ez soilik udal antolaketaren arabera. Sei atal nagusitan banatzen da udal webguneko edukia.

  • Tramiteak: udalean egin daitezken izapideak biltzen ditu (errolda, baimenak, dirulaguntzak, administrazio-prozedurak…).
  • Lezon bizi: herriari dagokion eguneroko informazioa kokatzen da hemen. Agenda, albisteak, udal zerbitzuak, herriko elkarteak…
  • Gobernu irekia: udalaren gardentasuna, gobernu-jarduna eta parte-hartzeari buruzko informazioa (aurrekontuak, kontratazioak…) jasotzen ditu.
  • Lezo ezagutu: herriaren historia, ondarea, natura, turismo-baliabideak eta intereseko beste gaiak biltzen ditu.
  • Udala: Udalaren antolaketa eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen du.
  • Harremanetarako: Udalarekin harremanetan jartzeko bide guztiak jasotzen ditu, hala nola arreta-zerbitzua, kontaktu-datuak, ordutegiak eta kontsultak edo abisuak egiteko aukera.

Lezoko Udalak herritarren beharretara egokitzen jarraitzeko konpromisoa du, atari digitalen garrantziaz jabetuta, herritarrentzat administrazio digital hurbilago eta erabilgarriago bat eskaintzeko.

Bide batez, herritarrak webgune berria ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzen ditu, udalaren informazioa eta zerbitzuak eskuratzeko tresna nagusia baita.
 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP