Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Muittu Lezo estrategia
Zahartze aktiboa sustatzeko helburuarekin, 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako irteerak dira, adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten. Egitasmo honen bitartez adinekoen ongizate fisiko eta mentala hobetzea eta zaintzea lortu nahi da. Parte hartzeko nahikoa da udaletxe aurrera agertzea, ostegunetan, 10:45ean ibilbide luzea egiteko eta 11:00etan ibilbide laburragoa egiteko.
Ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, partehartzaileek boluntario ezberdinen laguntza jasotzen dute ibilbide osoan zehar. Beraz, ariketa fisikoa egiteko aukera izatetik haratago, lagun artean paseo atsegina egiteko aukera ere eskaintzen du Tipi Topak.

Bereziki jarduera fisikorik egiten ez duten herritarrei zuzenduriko zerbitzua da, baina edonor gerturatu daiteke bulegora, bai kirolik praktikatzen ez duten herritarrak eta, baita esaterako, lesio edo patologiaren bat dutenak, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrak edo esklusioan daudenak ere.
Herritarra bere kabuz joan daiteke bulegora informazio bila. Bestalde, osasun zentrotik ere bideratu ditzakete pertsonak Kirol Orientazio Zerbitzura; osasun-zentroan jarduera fisikoa egiteko errezetak banatzen baitzaizkie gaixoei. Haurren edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuan, gizarte ongizate sailetik eta eskoletako orientatzaile eta gurasoen eskutik bideratuko dira teknikariarengana.
Ordutegia eta kokalekua:
Bulegoa Bekoerrota kiroldegian kokatuta dago bulegoa eta herritarrak jarraian azaldutako ordutegian bertaratu daitezke:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan 9.00-12.00 bitartean.
- Astearteetan 16.00-19.00 bitartean.
- Ostegunetan 9.00-10.30 eta 16.00-17.30 bitartean.

Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


