Aplikazio habiaratuak
Lan-eskaintzak
Atzealdea Ordezko bake epailea
Lezoko Udaleko Ordezko Bake Epailea aukeratzeko prozedurari hasiera eman zaio.
Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak:
- Adinez nagusia izatea eta 2025eko abuztuaren 1etik Lezon erroldatua egotea.
- Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea
- EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Titulu hori edo baliokidea aurkezten ez bada, izangaiek euskara proba egin beharko dute. Ordezko bake epailearen zereginak betetzeko behar den hizkuntza-maila egiaztatzeko ariketa euskara teknikariak egingo du.
- Uztailaren 1eko Botere Judizialeko 6/1985 Lege Organikoko 102 eta 303 artikuluek kargu judizialetako eta Bake Epailen ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduak, aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.
Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2026ko irailaren 23an.
Interesatuek Lezoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak irailaren 24tik urriaren 15 bitartean izena emateko jarraibideetan adierazten den bezala..
Interesatuek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eta kargua betetzeko ezgaitasun eta bateraezintasun arrazoien bat ez dutela adieraziz.
Era berean, egoki iritzitako merezimenduak aurkeztu ahal izango dira, hala nola, norberaren curriculum vitaea.
Eskabideak aurkeztutako epea amaitu ondoren Udalbatzak ordezko bake epailea aukeratuko du eskaera egin duten pertsonen artean, beti ere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako

