Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea OrriBakaR literatura lehiaketa
Lander Zurutuza Sunsundegi
Orain dela 25 egun aldatuta.
6 eta 15 urte bitarteko gazteentzat.

2026. urtea (XIII. edizioa)
Partehartzaileak
Lezoko biztanleak edo Lezoko udal liburutegiko bazkideak:
- "A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
- "B" maila: 8 eta 9 urtekoak.
- "D" maila: 10 eta 11 urtekoak.
- "E" maila: 12 eta 13 urtekoak.
- “F” maila: 14 eta 15 urtekoak.
Idazlanak
- Euskarazkoak.
- Edozein genero literariokoak: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza...
- Gai librekoak.
- Inoiz argitara gabeak.
- Eta orrialde bakarrekoak (lerro kopuru librea).
Aurkezpenerako baldintzak
- Lana orri bakar batean aurkeztuko da.
- Orriaren goiko aldean izenburua idatziko da.
- Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da (gutunazalaren kanpoko aldean: lanaren izenburua eta egilearen adina / eta barruko aldean: helbidea, telefonoa eta izen-abizenak).
- Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita.
- Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.
Aurkezpenerako epea eta helbidea
- Epea: 2026ko irailaren 1etik azaroaren 20ra (biak barne).
- Helbidea: Lezoko udal liburutegia.
Epaimahaia
- Antolatzaileek izendatua.
- Epaia apelaezina.
- Gerta liteke sarietakoren bat eman gabe uztea, aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.
- Epaiaren berri Lezoko udal liburutegiko blogean emango da.
Sariak
- Hamar sari (maila bakoitzeko bi).
- Liburuak erosteko 100 euroko hamar bale.
Sariak ematea
2026ko abenduaren 11n, arratsaldeko 7:00etan, Lezoko udal liburutegian.
Lanak berreskuratzeko epea
- 2027ko urtarrilaren 31 bitartean, Lezoko udal liburutegian.
- Jaso gabeko lanak suntsitu egingo dira.
Oinarrien onarpena
Lehiaketan parte hartzeak oinarri guzti hauek onartzen direla esan nahi du.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


