Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Pilotak ospatzeko asko izango du aurten Lezon

2026-08-24  - Kirola
Aurten Lezon pilotaren inguruko bi efemeride garrantzitsu ospatuko dira. Alde batetik, Lezoko Josetxo Etxandi pilotalekuak mendeurrena beteko du aurten eta, bestetik, Josetxo Etxandi Oroitaldiak 50 urteko beteko ditu. Bi urteurrenak elkartu direla ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian.

Pilotalekuak mende batez Lezoko kirol eta herri-bizitzaren parte izan dela eta belaunaldiz belaunaldi herrian izan duen garrantzia gogorarazi nahi dute. Josetxo Etxandi pilotalekua ez da soilik kirolerako gunea izan. Urteetan zehar, pilota-partidak, txapelketak eta herriko hainbat ekitaldi hartu ditu, eta Lezoko eguneroko bizitzaren eta ospakizunen parte izan da. 

Horren erakusgarri da Josetxo Etxandi Oroitaldiaren ibilbide luzea. Aurten 50. edizioa izango dute eta bi urteurrenak ospatzeko probestu dute Lezoko Udalak, Arkirun Pilota Taldeak eta Josetxo Etxandi Oroitaldiaren talde-antolatzaileak. Mikel Arruti Lezoko alkateak azaldu duenez, “bi urteurrenak bateratzea da naturalena, ez egitarau bakar baten bidez, baizik eta urte osoan zehar frontoiak duen izaera indartuz eta herriko taldeek antolatutakoak babestuz. Pilotalekuaren mendeurrena data garrantzitsua da, baina oroitaldiaren 50. edizioarekin bat egiten duela ikusita, oroitaldia antolatzen duen taldeari aitortza egiteko une ezin hobea da. Pilotariek ematen diote bizitza frontoiari, eta urte hauetan guztietan makina bat haur, gazte eta heldu lezoarrek jokatu dute txapelketa herrikoian. Lezon pilota sustatzen eta herriko gaztetxoenak frontoira gerturatzen aritu zen Josetxo Etxandi bera, eta oroitaldiaren antolatzaileek hura gogoan izateari esker izendatu zen 2018an pilotalekua haren omenez”.

Abuztuaren 27an, ostegunean, Joxe Mari Mitxelenaren hitzaldia izango da, 19:00etan Kultura Aretoan. Euskal Pilotako Federazioko lehendakaria da Mitxelena, eta pilotaren inguruan arituko da. Besteak beste, kirolaren historiaz, Lezon izan duen garrantziaz edota egungo egoeraz arituko da.

Gainera, abuztuaren 30ean, igandean, 11:00etan, pilotari gipuzkoar eta bizkaitarren arteko bote luzeko partida jokatuko dute Josetxo Etxandi pilotalekuan. Bote luzea pilotaren jokamolde berezi bat da, ezagutzen den modalitaterik zaharrena, paretik gabeko joko zuzena, aurrez aurre aritzen diren bi talderen artekoa, eta eremu ireki edo luzeetan eskuz jokatzen. Hasieran, pilotariak mendiko belardietan aritzen ziren joko zuzenetan. Jokoa menditik herrietara jaitsi zenean, herriko plaza libreak erabiltzen hasi ziren. Aukera paregabea izango da lezoar askorentzat berezia eta ezezaguna izan daitekeen modalitate hori Lezon ikusteko.

Kilometro Lezoren zazpigarren edizioak pilotalekuaren mendeurrenaren ospakizunekin bat egingo du, gainera. Azken urteetako dinamikari jarraiki, jaialdi ibiltariak kultura herriko gune ezberdinetara eramango du, eta horietatik bi Josetxo Etxandi pilotalekuan izango dira. Goiko Plazak kultur ekitaldiak eta beste motatako ekintzak hartu izan ditu, herriko gune berezienetako bat bihurtuz. Horregatik ere, aurten jaialdiko bi hitzordu garrantzitsuren eszenatoki bilakatuko da: Dejabu Kolektiboaren Itzulera antzerkia irailaren 11n, 21:30ean, eta Oinkari eta Hika konpainien eskutik Makil Hotsak ikuskizuna irailaren 20an, 19:30ean

Etorkizunera begira ere jarri nahi du udalak, izan ere, Lezoko Udalak pilotalekua berritzeko lanak egin ditu, datozen urteetan ere herritarren topagune eta kirol zein kultur jardueren eszenatoki izaten jarrai dezan.
 

Aplikazio habiaratuak

Banner APP