Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Pintxo-Topa, Lezoko zaintza-sistema eratzeko topaketa informala

BIBErlazioak proiektuak helburu garbia dauka: Lezon zaintza-sarea eratu eta belaunaldiarteko harremanak indartzea. Tokiko zaintza sistema herritarren gidaritzarekin osatzeko lezoarren kezkak eta beharrak identifikatu eta aldaketak proposatzea da proiektu honen funtsa. Lezoko Udalak bultzatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Bitar-bask – Euskal Bitartekaritza Elkarteak dinamizatzen duen ekimena da.
Abiapuntu horrekin, saretu eta herritar guztien arteko elkarrizketak dinamizatuko dituzte ‘Pintxo-Topa’ saioan. Proposamena sinplea da: hilabetean behin, modu informalean eta mokadutxo batekin, gure bizitzaren, zaintzaren, herriko baliabideen eta askoz gehiagoren inguruan hitz egiteko gune hurbil bat sortzea. Bertan, Lezon etorkizunean nola bizi nahi dugun elkarrekin erabakitzeko eta ekintzak eta aldaketak proposatzeko. Saioetan jasotako ekarpenak Zaintza-Mahaian aurkeztu eta Lezoko Udalak eguneroko lanean eta zaintza politikak garatzerakoan kontuan izango ditu.
Gaur egungo testuinguru sozialean, gero eta agerikoagoak dira zaintza-lanen antolaketa, familien gainkarga eta arduren banaketa desorekatuari lotutako erronkak, azken hauek, gainera, bereziki emakumeengan eragiten dute. Etorkizunari begirako ikuspegi kolektiboa lantzea ezinbestekoa da zaintza sistema eraginkor eta inklusiboa lortzeko.
Horregatik, Pintxo-Topa herritar guztiei zuzenduta egongo da, adin desberdinetako pertsonek, familiek eta eragileek elkarrekin modu erosoan parte hartu ahal izan dezaten.
Hurrengo saioa, herriko tabernek prestatutako mokadutxoekin batera, apirilaren 23an izango da, BIBEtokin (Zubitxo Kalea, 21), 17:30ean. Informazio gehiago eskuratzeko 621 15 66 04 telefonora deitu/idatzi edo biberlazioaklezo@gmail.com helbidera mezua bidal dezake edozein herritarrek.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


