Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Tomas Garbizu musika eskolako matrikulazioa astelehenean zabalduko da

2026-04-30  - Tomas Garbizu Musika Eskola
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du astelehenean.

2026-2027 ikasturtean Tomas Garbizu Musika Eskolan ikasteko izen-emateko epea astelehenean, maiatzaren 4an hasi eta maiatzaren 15ean amaituko da. Musika Eskolan bertan egin dezakete herritarrek izen-ematea.

Urtero moduan, musika tresna eta diziplina ugarik osatuko dute Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako eskaintza, adin guztietarako eta musika adar desberdinetan aritu nahi duen pertsona ororentzat egongo baita aukera. 

Tomas Garbizu Musika Eskola musika heziketan erreferente bezala finkatu da, kalitatezko hezkuntza eskainiz eta ikasleen garapen artistikoa sustatuz.

Datorren ikasturtean eskainiko dituen formazioak hurrengoak izango dira: 

  • Musika Hezkuntza Goiztiarra (2-3 urte).
  • Musika eta Mugimendua.
  • Musika Mintzaira.
  • Hezkuntza Musikala.
  • Talde Instrumentala.
  • Talde Korala.

Bestalde, betiko moduan, instrumentu eskaintza zabala izango da. Besteak beste hurrengo musika tresnak ezagutu ahal izango dituzte Tomas Garbizu musika eskolan: akordeoia, biolina, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronpeta eta txistua. 

Aipatu moduan, izen-ematea Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika eskolan egin beharko da. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko, 943 52 99 99 telefonora deitu edo tgarbizume@lezo.eus helbidera mezu elektronikoa bidal dezakete herritarrek.

Aplikazio habiaratuak

Banner APP