Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Tomas Garbizu Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 1etik 7ra egongo da zabalik

Urtero moduan, musika tresna eta diziplina ugarik osatuko dute Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolaren eskaintza, musikan lehen urratsak egin nahi dituztenentzat zein musika ezagutza eta trebetasunak garatzen jarraitu nahi dutenentzat aukerak eskainiz.
Besteak beste, Musika eta Mugimendua (2 urtetik aurrerakoentzat); Musika Mintzaira, Hezkuntza Musikala, Talde Instrumentala eta Talde Korala.
Horrez gain, instrumentu hauek ikasteko lekuak geratzen dira oraindik, beraz, izena emateko aukera egongo da, plazak bete arte: panderoa, klarinetea, saxofoia, txistua, biolina, biola eta tronpeta.
Ikasturteko eskolak irailaren 11n, ostiralean, hasiko dira.
Izen-emateari eta eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu webguneko 'Matrikulazioa' atala edo jarri harremanetan Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolarekin: 943 52 99 99.
- Izen-ematea: irailaren 1etik 7ra, 10:30etik 13:00etara
- Lekua: Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskola
- Ikasturte hasiera: irailaren 11
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


