Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Urteko azken kantujira larunbatean izango da

Ohitura den moduan, hilabeteko hirugarren larunbatean musika herrikoia maite duten herritarrak Kantujira egingo dute herriko kaleetan zehar. Bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko eta lezoarrekin partekatzeko musikaz betetako kalejira izango da.
Eguerdiko 12:30ean, Aiton-Amonen Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.
Antolakuntzak herritar, musikazale edota herria girotu nahi duen lezoar oro gonbidatu du ekintza honetan parte hartzera. Abestien kopiak, hasi aurretik banatuko dira: "Anima zaitezte, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da".
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


