Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zazpigarren Kantujira larunbatean

Betidanik Euskal Herriko txoko guztietan entzun ditugun eta musikazaleek kantatu dituzten abestien melodiaz gozatzeko aukera izango dugu lezoarrok.
Zazpigarren kantujira, Martxoaren 21an (larunbata) izango da. Eguerdiko 12:30ean Aiton-Amonen Bordatik abiatuko dira eta Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango diote amaiera.
Kantujira guztietan bezala herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, abestien hitzak Kantujirarekin hasi aurretik banatuko dituzte, beraz, jakintzarik izatea ez da beharrezkoa. Izan ere, kideen asmo bakarra gure betiko kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


