Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zazpigarren Kilometro Lezo

Zazpigarren edizioa ere ibiltaria izango da, azken urteetako formatuari jarraiki, herriko gune ezberdinetan antolatu dituzte ikuskizunak. “Hainbeste lekutan antzerkiak, kontzertuak eta dantza emanaldiak antolatzea pozgarria da udalarentzat, izan ere, horixe da Kilometro Lezoren helburua, kultura herriko txoko guztietara eraman eta herritarrengana hurbiltzea”, azaldu du Aitzol Saizar Viaña kultur zinegotziak.
Gainera, aurten bi espazio berritara iritsiko da jaialdia: Altamiragain parkeko anfiteatrora eta Lezoaundi Zuhaiztira, zehazki. Anfiteatroa birgaitzeko lanak egiten aritu da udala azken hilabeteetan eta Kilometro Lezorekin lehenengoz ekitaldi kulturalak egingo dituzte eremu berrituan.
Kilometro Lezo jaialdiak disziplina ugari jasotzen ditu. Lezoko kultur teknikariak, Ainhoa Salaberriak, egitarauari buruz xehetasunak eman ditu, “guztira hiru antzerki, kontzertu bat, dokumental baten proiekzioa eta bi dantza emanaldi izango ditugu. Kaleko arte ikuskizunek maila handia dute Euskal Herrian eta Lezoko kaleetan ikusgai jarri nahi dugu”.
Abuztuaren 21ean izango da lehena, Hortzmuga Teatroaren Alonso, ezinezko mandatuen mezularia eta galdutako gutuna antzerkia Gurutze Santuaren Plazan, 22an Bitsa Konpainiaren Haritik tiraka antzezlana Lezoaundia zuhaiztian, eta 23an Trapu Zaharra konpainiaren Azkena eta bagoaz obra ikusteko aukera izango dute Lopene plazan. Jaialdiaren bigarren aldia abuztuaren azken asteburuan izango da, 28an Xak taldearen kontzertua Gurutze Santuaren Plazan eta 30ean saio bikoitza: Ander Sanchezen Landa bila clown ikuskizuna eta Osa + Mujika konpainiaren Tupper dantza emanaldia izango dira Altamiragain parkeko anfiteatroan. Azkenik, irailera salto eginez, 4ean Lezo, dantzaren sehaska dokumentalaren estreinaldia izango da Altamiragain parkeko anfiteatroan, 11n Dejabu Konpainiaren Itzulera lana Goiko Plazan ikusi ahal izango dute eta jaialdiarekin amaitzeko, Oinkarik eta Hika Teatroak prestatutako Makil Hotsak ikuskizuna antolatu dute irailaren 20rako.
Open Kale
Kilometro Lezo Open Kale Euskadiko Arteen Jaialdien Sarearen parte da. Open Kale Euskadiko Kale Arteen Jaialdiak biltzen dituen aterki-marka da, eta, 17 jaialdik osatzen dute. Kilometro Lezorekin bat egiten du guztiz sare honek, izan ere, jaialdiak espazio publikoa arte eszenikoz betetzen du herritarrengana eskaintza kulturala gerturatzeko.
Amaitzeko, Saizarrek deialdia egin die herritarrei ikuskizunez goza dezaten, talde eta emanaldi berriak ezagutu eta kulturaz kalean gozatzeko aukera dela aldarrikatuz.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


