Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Zubitxo errekan isurketa egon da

Lezoko Udalak herritar batengandik jaso du jakinarazpena gaur goizean eta teknikariak egoera aztertzera joan dira. Isurketa industriaguneko pabiloi batean gaizki konektatutako arraska baten bidez gertatu dela identifikatu eta, enpresa zein langileekin egiaztapenak egin ostean, URA Ur Agentziari isurketaren berri eman diote.
Enpresak emandako fitxa aztertuta jakin dute, zorionez, isuritako produktua ez dela bereziki kaltegarria ingurumenarentzat. Hala ere, animalia kalteturen bat ikusiz gero jarraipena egin eta URA Ur Agentziak laginak hartuko ditu horien analisia egiteko. Erreka bera garbitzen joango da uraren jarioarekin.
Lezoko Udalak herritarrek azkar detektatu eta jakinarazi izanari esker egin ahal izan ditu azterketa lan horiek. Izan ere, isurketetan garrantzitsua da ahal bezain laster identifikatu eta lan egitea. Lehenengo abisuaz gain goizean zehar hainbat dei jaso ditu udalak egoeraren berri eman nahi zuten herritarrengandik, beraz, eskerrak eman nahi dizkie euren konpromiso eta laguntzagatik. Era berean, gogorarazi nahi du isurketen zein beste ezohiko egoeren abisuak udalari zein 112 telefonora deituta egin daitezkeela.
Aplikazio habiaratuak
Banner APP

Hemen jaiak, mendi ibilbideak, garraioak eta ordutegiak, farmaziak... topatuko dituzu.
Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


