Aplikazio habiaratuak
Eskolako Agenda 2030
Eskolako Agenda 2030
Ikastetxeekin Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko programa.

Zer da?
Ikastetxeetan aurrera eramaten den proiektu bat da. Ikas komunitate osoa kontutan hartuz, ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusi.
Zeintzuk dira helburuak?
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta herritar partehartzaileak izaten ohitu.
- Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
- Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.
Nola gauzatzen da?
Lezoko Eskola Agenda 2030ean Lezoko Herri Eskolak eta Institutuak parte hartzen dute.
Ikasturtero ingurumen gai bati ematen zaio lehentasuna eskolan, etxean eta herrian sortzen diren arazoak aztertuaz. Ikasturtean zehar gaia lantzen dute, ekintza ezberdinak burutuz, eta urte bukaeran foro baten bitartez udaletxearekin biltzen dira. Bertan, ikasleek beraien proposamenak udaletxeari aurkezten dizkiete, herri diagnosi baten ondorioz ateratako proposamenekin, eta udaletxea horiek aztertu eta erantzutera eskaintzen da.
Ondoren, ikasturte berriaren hasieran, berriz ere, ikasleak eta udaletxea elkartzen dira erantzunak partekatzeko.


Aplikazio habiaratuak
Mapa web
Tramiteak
Gobernu irekia
Lezo Ezagutu
Udala
Harremanetarako


