Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Zer da 2030 Agenda?

​​​​​​​

Zer da 2030 Agenda?

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (G.I.H.)

2015eko irailaren 25ean Nazio Batzuen Batzar Nagusiak “Gure mundua eraldatzea: Garapen Iraunkorrerako [1] 2030 Agenda” izeneko dokumentua onartu zuen. Era honetan, mundu mailan garapen eredu iraunkor baten alde lan egiteko konpromisoa hartu zuten herrialde ezberdinek eta 2030 urterako Garapen Iraunkorraren 17 Helburuak betetzeko bide-orria onartu zuten. Helburu horien bidez Nazio Batuen Erakundeak “inor atzean geratzen ez dela” bermatu nahi du.

[1] Garapen iraunkorra (“garapen jasangarria” bezala erabilia): herritarren ongizatea, naturaren zaintza eta garapen ekonomikoaren arteko oreka bilatzen duen garapen-eredua da.

17 helburuak honako 5 multzo nagusietan biltzen dira:

Pertsonak
Planeta
Oparotasuna
Bakea
Lankidetza

Mundu mailako 2030 Agenda

Multzo nagusiak G.I.H.
Pertsonak 1. Pobrezia desagerraraztea
2. Gosea desagerraraztea - Elikadura
3. Bizimodu osasuntsua
4. Hezkuntza inklusiboa
5. Genero berdintasuna
Planeta 6. Ura eta saneamendua
7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10. Desberdintasunak murriztea
11. Hiri eta komunitate jasangarriak
Oparotasuna 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13. Klimaren aldeko ekintza
14. Itsaspeko bizitza
15. Lehorreko ekosistemetako bizitza
Bakea 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Lankidetza 17. Aliantzak - Garapenerako lankidetza

Munduan bizi garen biztanleen erdia baino gehiago herri edo hirietan bizi gara eta, adituen arabera, 2050 urterako munduko biztanleen 2/3tik gora hirietan biziko dela aurreikusten da. Hori dela eta, garapen iraunkorraren aldeko borroka hirietan irabazi edo galtzen dela adierazi izan dute adituek. Izan ere, herriak eta hiriak bertako biztanleen eguneroko bizitza garatzen den espazioa izateaz gain, herritarren bizi kalitateari, osasunari eta ingurumenari inpaktuak eragiten dizkion eremuak dira.

Aurretik esandakoa kontuan hartuz, 2017 urtean UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) Garapen Iraunkorraren Helburuak maila globaletik hurbilenekora egokitzeko gida bat argitaratu zuen. Orduz geroztik, maila ezberdinetako gobernu eta eragile askok (estatu mailakoak, erkidego mailakoak, udalak, garapen iraunkorraren alde sortutako enpresen aliantzak, …) 2030 Agenda globala euren errealitatera egokitzeko aurrerapausoak eman dituzte, tokian tokiko Agendak onartuz.

2030 Agenda