Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Airearen kalitatea

Airearen kalitatea

Lezon garatzen diren giza jardueren ondorioetako bat kutsadura atmosferikoa da. Jarduera horiek eragina dute airearen kalitatean, eta zarata sortzen dute. Horrek, noski, eragina du gizakion eta ingurumenaren osasunean. Lezoko airearen kalitateari buruz eskuragarri dagoen informazioa jasotzen da atal honetan.

Airearen kalitatea

Polentzarreneko estazio neurtzailea

Kutsatzaileak neurtzeko estazio finkoak, Polentzarrene plazan dagoenak, neurtzen du Lezoko airearen kalitatea. Estazio hori Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Eusko Jaurlaritzaren Sarearen barruan dago eta hainbat parametroei (tenperatura, presio atmosferikoa, erradiazioa, hezetasuna) eta kutsatzaileei (SO2, NO, PM10, PM2.5, O3, CO, NO2 ) buruzko datuak jasotzen ditu.

Datu horiek egunero berritzen dira, eta on-line kontsulta daitezke Eusko Jaurlaritzako web orrialdean.

Pasaialdeko airearen kalitatea hobetzeko Ekintza Plana

2003 eta 2004. urteetan Lezoko eta Errenteriako estazioek garai hartako araudiak (1073/2002 Errege Dekretua) PM10 (10 mikrako diametroa baino gutxiago duten partikulak) kutsatzailearentzat ezartzen zituen kutsadura-mugak gainditu zituen.

Oarsoaldean bezala, beste hainbat eskualdetan ere mugak gainditu ziren, eta hortaz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kalitatea hobetzeko jarduera-planak egin zituen LABEINen laguntzaz. Guztira 18 udaletako airearen kalitatea aztertu zen, kasu bakoitzean atmosferan zeuden arazoen arabera. Azterketa horien helburua diagnostikoa egitea eta neurri zuzentzaileak proposatzea da.

Lezoren airearen kalitatearen azterketa, Pasaialdeko eskualdearentzako egindako Ekintza Planean barneratzen da. Azterketa hori material partikulatuan (PM10) eta nitrogeno oxidoan (NOx) oinarritu zen. Izan ere, lehenengoak legeak ezarritako mugak gainditu zituen, eta NOx-a isurketa guneak bereizten laguntzen duen aztarna kutsagarritzat jotzen da.

Lezo inguruko PM10 eta NOx emisio foku nagusiak

Pasaialdeko airearen kalitatearen ekintza planaren arabera

  • Industria sektoreko fokuak: Pasaiako zentral termikoa, Pasaiako portuko zamalanak.
  • Garraio sektorea: A-8 eta N-1 errepideetako zirkulazioa.
  • Egoitza eta zerbitzu sektorea: Errenteria – Pasai Antxo hiri multzoa.