Hurrengo kultur ekitaldiak

Antzerkia

"Gaueko hitzak"

Eguna eta ordua
Ekainaren 13an, larunbata, 19:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
8 €

KulturKlik

Gauean, ordu txikitan, sarritan esna egoten garenean, irudimena astindu egiten zaigu; zenbaitetan kezkek harrapatzen gaituzte, beste batzuetan, ordea, ametsen gainean egiten dugu hegan. Beldurrak, desioak, nahiak eta ametsak dantzan, gauaren iluntasunean eta isiltasunean.

Hitzaldia

Literatur solasaldia: "Prohíbido morir aquí" (Elizabeth Taylor)

Eguna eta ordua
Azaroaren 17an, asteartea, 18:30etan
Hizkuntza
Gaztelania
Prezioa
Doan

KulturKlik

Javier Minak dinamizatutako literatura solasaldia.

Elizabeth Taylorren Prohibido morir aquí liburua landuko da.

Hitzaldia

Literatur solasaldia: "Barkamena existituko balitz bezala" (Mariana Travacio)

Eguna eta ordua
Abenduaren 9an, asteazkena, 18:30etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa
Doan

KulturKlik

Ane Mayozek dinamizatutako literatura solasaldia.

Mariana Travacio idazlearne Barkamena existituko balitz bezala liburua landuko da.

Lehiaketa

Lezoko Antzerki Testu Laburren IV. Lehiaketa

Eguna eta ordua
Abenduaren 9an, asteazkena, etan
Hizkuntza
Euskara
Prezioa

KulturKlik

Hika Teatroak eta Lezoko Udalak berriz jarri dute martxan antzerki testu laburren lehiaketa. Apirilaren 23tik irailaren 11ra zabalik egongo da testuak aurkezteko epea.

  • 15 minutuko antzerki testu laburra, euskaraz, bi pertsonaiarekin, eta komedia, absurdoa edo tragikomedia estilokoa. Protagonista batek gaztea izan behar du eta Lezoko herria agertu behar da nolabait istorioan.

Deialdia euskararen eremu geografikoko dramaturgo, idazle eta idaztea gustuko duen edonori dago zabalik. Hau da, Euskal autonomia erkidegoko, Nafarroako eta Euskal hirigune elkargoko herritarrek aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.

Testua PDF formatuan bidali behar da helbide honetara: kultura@lezo.eus. Horrez gain, sinopsi labur bat, pertsonaien azalpena eta egilearen datuak ere aurkeztu behar dira. Epea irailaren 11ko 14:00etan amaituko da.

Aurten lau finalista aukeratuko dira eta urriaren 3an, Lezoko Kale Jaialdian, irakurketa dramatizatu bidez aurkeztuko dira. Irabazlea publikoak erabakiko du. Saria: 1000 euro.