Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Klima eta geologia

Klima eta geologia

Klima

Lezoko klima negu euritsudun subtropiko epela da. Tenperatura epela egiten du, oro har (gutxitan 5 gradu baino gutxiago) eta Oreretako behatoki meterologikoaren arabera, urteko bataz besteko prezipitazioa 1879 mm-koa da. Hilabete euritsuenak negua eta udazkena dira, baina horrek ez du esan nahi udak lehorrak direnik, oso gutxitan egoten da lehorraldirik.

Gipuzkoa ekialdeko inguru honetan, ordea, nabarmentzekoa da abuztuan zehar erregistratu ohi diren 200 mm baino gehiagoko prezipitazio ugariak. Bizkaiko golkotik datorren aire oso hezeak eraginik, urtaro horretan bertako urek jasaten duten soberako berotzearengatik gertatzen da hori.

Itsasertzetik hurbil kokaturik dauden mendi altuek gorantz bultzatzen dituzte aire masa horiek eta horrela, hoztean jalgi egiten dute daramaten ura.

Udazkena

Udazkena.

Geologia

Geologiaren ikuspegitik Lezo ez da biziki konplikatua. Bi arrazoirengatik: tarteune lito-estratigrafiko desberdinen eskasia eta tarteune horien kokaeraren sinpletasuna.

Material litologikoak itsas-jatorriko jalkin-harkaitzez eratuak daude, eta beren adinak 45 milioi urtetatik 80 milioi urtera bitartekoak dira, HM-IE norabideko bandatan moldaturik.

Bandarik gazteena hareharri horailezko banku lodiz eratua dago (45-60 milioi urteko adina).

Material horiek Lezoko udalerriko iparraldean daude, eta Jaizkibel mendiaren hegal osoa hartzen dute.

Geologia

Geologia.

Hareharri horien ondoren, jadanik udalerriaren behealde lauan, kararri eta marga tarteune bat dago, gris-zuriska eta arrosa kolore bereizgarriekin; Kretazikoko (Maestrichtiense) azken geruzak dira, 60-65 milioi urtekoak.

Udal barrutiaren hegoaldean bakarrik daude harkaitz zaharragoak (kararriak, margak, hareharriak eta mugerrak), baina sakabanaturik daude lurrazalean.

Nahiz eta, esan bezala, Lezoren geologia konplikatua ez izan, bere materialen eta erliebeen formazioaren historia bada konplexuagoa. Historia hori xeheki begiratzeko bloke-diagramatetara joko dugu. Bloke-diagrama hauen hedadurak nabarmenki gainditzen du Lezoko udal barrutiaren eremua, historia ezin daitekelako ulertu hurbileneko ingurunean zer gertatzen zen ulertu gabe. Diagramak mendebaldetik hautemanik begiratzen dira, Pasaiako portuaren bokaletik Aiako Harrietaraino doan ebaki estratigrafiko baten lerroarekin. Lezoko udal barrutia marra eten baten bidez adierazita dago.

Honen inguruko informazio gehiago liburu honetan duzue: Lezoko gidaliburua. Natura eta Giza lorratza.