Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Lezo udalaren logotipoaLezo udalaren logoElkar zainduz logo

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Gendea

Aplikazio habiaratuak

Tokiko bilduma

Tokiko bilduma

Udal Liburutegiko tokiko bilduman Lezo eta lezoarrak dira protagonista.

Bertan Lezoren gaineko liburu eta bestelako dokumentuak aurkituko dituzu. Horien zerrenda bat ikusteko online katalogoan sartu, "Bilaketa sinplea" dioen lekuan Lezo idatzi eta "Bilatu" dioen lekuan klikatu besterik ez duzu.

Funts horien artean dituzu Pedro Aguirre lezoarrak 1903an eskuz idatzitako Amorio fiñaren bersuak, 1912 eta 1913an Pepe Salaverria lezoarrak Argentinatik bidalitako hiru gutun, Orixek 1919an argitaratutako Lezoko Gurutze Doitsuari euskal-ereserkia, Mikele Ibarra lezoarraren Pentsionista baten lantxoak eskuizkribuaren kopia bat (1994), eta beste lezoar batzuk idatzitako hainbat liburu eta bertsopaper.

Lezon argitaratutako aldizkako argitalpenak ere funts horien artean dituzu. Besteak beste Lezo, Orratx!, Zartako eta Zeorri! aldizkarien ale guztiak, eta prentsan agertutako Lezoko kroniken bilduma.

Bestalde, hemen duzu Lezoko Udalaren online artxiboa:

Oharra

Hainbat item ezin dira inon erosi bakarrak edo aspaldikoak direlako. Beraz, tokiko bilduma hornitzeko bideetako bat herritarrek egindako emaitzak dira.

Lezoren gaineko edo lezoarrek sortutako eskuizkribu, gutun, bertsopaper, liburuxka, liburu, jai egitarau, postal eta abarrek dute lekua tokiko bilduman.

Liburutegia