2018ko udal aurrekontua

2018 urteari dagokion Aurrekontu Orokorra jende aurrean agerian egoteko arauzko epea igaro eta, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, aipatutako Aurrekontua behin-betiko onartu da, Udalba tzak 2017ko azaroaren 30an eginiko bilkuran hartutako erabakiaz.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Entitateen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauko 15/3 artikuluan agindutakoa betetzeko, ondoren argitaratzen da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, kapituluka laburturik Aurrekontu Orokorra:

Gastuak
Kapitulua Azalpena Gastuak
1 Pertsonal Gastuak 2.820.500
2 Gastuak ondasun arrunt. 2.906.500
3 Finantza gastuak 27.000
4 Transferentzia arruntak 1.409.500
5 Kreditu Globala eta Bestelako 142.000
6 Inbertsio errealak 627.500
8 Finantza aktiboak 12.000
9 Finantza pasiboak 475.000
  Guztira 8.420.000
Sarrerak
Kapitulua Azalpena Sarrerak
1 Zuzeneko zergak 2.633.000
2 Zeharkako zergak 160.000
3 Tasak eta bestelako zergak 1.290.300
4 Transferentzia arruntak 4.218.200
5 Ondare-sarrerak 21.500
6 Hirigintzako Jarduerak 0
7 Kapital transferentziak 85.000
8 Finantza aktiboak 12.000
  Guztira 8.420.000

Era berean, 21/2003 Foru Arauko 18/1 artikuluan xedatutakoa beteaz, jakinarazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkeztu ahal izango delarik, jurisdikzio horretako arauek finkatzen dituzten era eta epeetan.

Lezo, 2017ko abenduaren 28a.—Jesus María Martiarena Jaca, alkatea.

Eranskinak