Gizarte Zerbitzuak

Arduradun teknikoa
Dami Muñoz
Posta-e. helbidea
Herritarrei begirako ordutegia
  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30.
  • Arratsaldeak eta larunbata itxita.

Edozein kontsulta edo galdera egiteko aurrez hitzordua hartu behar duzu. Bi gizarte langile gaude, eta asteartetan eta ostegunetan egiten dugu lan publikoari begira. Hitzordua hartzeko telefonoz deitu behar duzu edo bulegora etorri. Atsegin handiz saiatuko gara zure kontsultari erantzuten eta orientazio egokiena bideratzen.

Telefonoa
943 52 10 94
Helbidea
Lezoko Udala. Donibane kalea, 16. 20100 Lezo

ZERBITZUAK

Gizarte Zerbitzuetan hainbat prestazio eta programa eskaintzen dira, eta herritar guztiei zuzenduta daude. Hauek dira:

1. Argibideak, balorazioa eta aholkularitza

  • Oro har, gizarte arloko edozein eskabideren inguruan.
  • Zerbitzu edo prestazio eskabide desberdinen tramitazioa: egoitzak, eguneko zentroak, familiei zuzendutako laguntza terapeutikoa...
  • Beste sistema batzuetara bideratzeak: osasun sistema, hezkuntza, justizia, INEM edo LANGAI, etxebizitza saila, gizarte segurantza…
  • Familia ugariko ziurtagiria eta familiei seme-alabak izateagatik zuzendutako laguntzen informazioa.
  • Guztientzako Osasun Laguntzarako txartelaren informazioa.

2. Prestazio ekonomikoak

  • Oinarrizko errenta.
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak.
  • Familientzako diru-laguntzak.
  • Kotizatu gabeko pentsioak.
  • Elbarrien garraioentzako laguntzak. Bono-taxia.

3. Adinekoei zuzendutako zerbitzuak eta programak

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Elbarritasun aitorpena bideratzea ondoren laguntza teknikoak lortzeko: gruak, ohe artikulatuak...
  • Telealarma zerbitzua.
  • Harrera familiak.
  • Aldi baterako egoitzan egonaldiak.
  • Ezinduentzat egoitza eskabideak.
  • Ezinduentzat eguneko zentroak.
  • Gai direnentzat apartamentu babestuak.
  • Aiton Borda Erretiratuen Elkarteak eskaintzen dituen prebentzio aktibitate eta elkartearen berri ematea.

4. Familia, adin txikikoak eta gazteriari zuzendutako zerbitzuak

  • Familia esku-hartze programa. Hezitzaile eta laguntza terapeutikoa eskaintzen zaie zailtasun desberdinak dituzten familiei eta adin txikikoei.
  • Laguntza juridikoa. Ezkontza, banaketa edota familiako gatazken inguruan doako laguntza juridikoa.
  • Larrialdietarako bitarteko bizilekua familientzat, arazoen ondorioz aldi baterako beren ohiko etxebizitzatik atera behar dutenean.
  • Haurrei eta familiei zuzendutako prebentzio sarea. Gizarte Zerbitzuak, herriko hiru ikastetxeek, haurtzaindegiak, Osakidetzak eta aisialdiko Ixerka taldeak osatzen dute sarea. Helburuak bi dira: arrisku edo zailtasun egoeren detekzioa eta eskuhartze bateratua eta prebentzio egitasmoak lantzea herrian.
  • Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu edo elkarteren inguruko informazioa eskaintzea: gazteriaren inguruan, denbora libreko taldeak…
  • Gizarte Ekintzako adin txikikoen sailera bideratzeak: adin txikikoen babesgabetasun egoerak daudenean, adopzio edo harrera-familia eskaerak, e.a....

5. Emakumeei zuzendutako zerbitzuak

  • Laguntza juridikoa. Tratu txarrak, banatze tramiteak edo familia-gatazka egoera larrien aurrean doako aholkularitza juridikoa.
  • Laguntza psikologikoa. Tratu txarrak edo sexu erasoak jasotako emakumeei zuzendutako doako laguntza psikologikoa.
  • Larrialditarako bizilekua. Aldi baterako bizilekua tratu txar edo arrisku egoera larriagatik ohiko bizilekutik aldi baterako irten behar denean.
  • Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu eta elkarteen inguruko informazioa: Osasuna, lana eta formazioa, denbora libreko elkarteak, emakumeen eskubideen aldarrikapen elkarteak, sentsibilizazio eta parte-hartzea bermatzeko elkarteak...
  • Gaxuxa Emakume taldeak herrian eskaintzen dituen prebentzio aktibitateen eta elkartearen inguruko informazioa.

6. Elbarriei zuzendutako zerbitzuak

  • Elbarritasun aitorpena lortzeko eskabideak bideratzea.
  • Garraiorako laguntzak. Bono-taxia.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
  • Laguntza teknikoak edo etxean egin beharreko egokitzapenentzako diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak.
  • Eskualdeko elbarrien elkarte desberdinen informazio eskaintza.
  • Enplegu zentro bereziei buruzko informazioa.

7. Prebentzio eta gizartean txertatzeko zerbitzuak

  • Drogomenpekotasun prebentzio komunitarioa bermatzeko egitasmo lokala egiteko azterketa.
  • Familiei eta haurrei zuzendutako prebentzio egitasmoa. Herriko hainbat agentek osatutako egitasmoa: ikastetxeak, haurtzaindegia, aisialdiko taldeak, Osakidetza eta Gizarte Zerbitzuak. Helburuak bi dira: familien eta haurren zailtasun egoerak antzeman eta esku-hartze bateratua bideratu, eta hauei zuzendutako prebentzio komunitario egitasmoak bideratzea.
  • Gizartean eta lan munduan berriro txertatzeko programak. 16 urtetik gora dituztenei zuzenduta dago. Oarsoaldea S.A. Eskualdeko Garapen Agentziako enplegu alorrean eta Gizarte Zerbitzuen arteko elkarlanean datza. Helburua: lan munduan berriro txertatzeko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza eta lan-programa desberdinak eskaintzea. Ikastaro eta jarduera okupazionalen eta  beste jarduera batzuei buruzko informazioa eta orientazioa ere eskaintzen da.

8. Besterik

  • Herriko elkarteekin lankidetza: Gaxuxa Emakume taldearekin eta Aiton Borda Erretiratuen elkartearekin. Aktibitateen plangintza egiteko aholkularitza eskaintzen zaie, dirulaguntza tramitazioa eta oro har jarraipen teknikoa).
  • Herriko eta eskualdeko interes sozialeko elkarteei diru-laguntzak: Ortzadar, Agipase, Gurutze Gorria, Lezoko Odol Emaileak, DYA, Gizakia Helburu, Atzegi…

FORU ALDUNDIAK ESKAINTZEN DITUEN BALIABIDEEN ZERRENDA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak web orri berri bat sortu du  eskaintzen dituzten zerbitzu guztien berri eman eta gizarte zerbitzuen sarea osatzen duten erakundeen informazioa herritarren eskura jartzeko.

Baliabideen zerrenda, http://www.gizartepolitika.eus/ ikus dezakezu.

INFORMAZIO INTERESGARRIA

Sail honen baitan Gizarte Zerbitzuen Batzordea dago, aspektu horretan herrian dauden gaiak eztabaidatzeko. Batzordeak irekiak dira eta edozein herritarrek har dezake parte. Informazio gehiago parte-hartzea atalean duzu.

Kolorea
Laranja