Kontingentzia Plana

463/2020 ED eta 10/2020 LED indarrean jartzearekin batera, jarduera asko eten edo aldatu egin ziren COVID-19ak mundu-mailan eragindako pandemiaren ondorioz. Pandemiaren zati bat igaro da, eta, orain, bada garaia hainbat erakundek jarduerari berrekiteko, baina pixkanaka. Horretarako, beharrezkoa izango da urrats batzuk egitea lanean segurtasuna eta osasuna bermatzeko inoiz bizi izan ez dugun egoera batean eta, gainera, erakundeen jarduera desberdinetan beste inor COVID-19az kutsatzea saihesten saiatu behar dugu. 

Erakundearen ohiko lan-baldintzak ez beste prozedura eta jarraibide batzuen multzoari esaten zaio kontingentzia-plana. Prozedura eta jarraibide horiek erakundearen funtzionamendua ahalbidetzen dute, nahiz eta haren funtzio batzuk bertan behera gelditu erakundearekin zerikusirik ez duen gorabehera edo kanpo-baldintzaren ondorioz. Kasu
honetan, kontingentzia-plan hau SARS-CoV-2 koronabirusaren pandemiak eragin du.

Kontsulta ezazu eranskinean COVID-19ari aurre egiteko Musika Eskolak garatutako kontingentzia plana. 

Eranskinak